Maiatza, 2009 -rako artxiboa

Irudien bilaketak egiterako orduan, ohikoena deskribapenean oinarritutako bilaketa egitea izan ohi da. Baina apurka bada ere aukera berriak ari dira azaltzen. Horietako bat da Muticolr, kolore bidezko bilaketak egiteko tresna. Bilaketa horiek egiteko, Flickr-eko irudi biltegian eta bilaketak egiteko duen API-an oinarritzen da. Horretarako, hamar milioi iruditik gora jarri dituzte aurkibidean, guztiak Interesting ataletakoak, beraien kalitatea ziurtatze aldera. Bilaketak egiteko, kolore paleta ageri da. Bertan, erabiltzaileak koloreak aukeratu ditzake eta, modu automatikoan, ondoan aukeratutako koloreak dituzten irudiak azalduko dira. Koloreen konbinazioak ere bilatu daitezke, hamar kolore arte. Emaitzak benetan ikusgarriak dira.

Comments Iruzkinak ezgaituta

Musika eta Internet azkenaldian oso erlazionatuta ikusten dira, askotan ez oso modu positiboan, gainera. Badirudi batzuek ez dituztela gustuko musika egiten ari den bide berriak. Baina bada horretaz baliatu eta emaitza interesgarriak aurkezten dituenik ere. Horietako bat da Fizy musika bilatzaile berria. Interfaze argia eta xumea du bilatzaileak, baina atzetik bilaketak egiteko motor eraginkorra du. Hala erakusten dute egindako probek, talde euskaldun asko azaltzen baita egindako bilaketetan. Musika talde edo bakarlari baten izena sartu ondoren, emaitza gisa sarean aurkitutako abestiak erakusten ditu. Batzuetan, abestia bideo batekoa baldin bada, bideoa bera ikusteko aukera ere ematen du. Hasieran esan bezala, tresna sinplea baina eraginkorra.

Comments Iruzkinak ezgaituta