“Orokorra” kategoriarako artxiboa

Aurreko astean burutu zen Apple-ek antolatzen duen MacWord feria;
bertan, aurtengo urterako prestatu dituzten produktuak aurkeztu ziren.
Jardunaldi horietan ohikoa bihurtzen ari da Apple-en buru Steve Jobsek
produktu horiek aurkeztea; horretarako, bere ikuskizuna egiten du.
Aurten ere horrela egin, eta ordu erdian 2008rako prestatu duten uzta
aurkeztu zuen.

Uzta horretan izar nagusietako bat MacBook Air ordenagailu
eramangarri berria izan zen. Ordenagailu eramangarriaren ezaugarriak
dira: mehetasuna, arintasuna eta diseinu dotorea. Baditu desabantaila
batzuk ere, izan ere, ez baitu DVD irakurgailu/grabagailurik ezta
Ethernet sareetako konektatzeko konexiorik ere. Gainera, bateria ere
ezin zaio aldatu eta prezio aldetik ere ez da batere merkea.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Greenpeacek azterketa bat egin du elektronika produktuen garatzaileen artean, eta, emaitza kaleratu duenean, nabarmen gelditu dira konpainia handiak. Greenpeacek 0 puntu eman dio Nintendori hamarreko eskala batean, haren bi kontsola izarrak, Wii eta DS, egiteko erabiltzen duen materialarengatik. Philipsek 2 puntu besterik ez du lortu, eta Microsoftek 3. Hiru konpainia horiek zerrendaren amaieran daude. Ingurumena gehien zaintzen dutenak, ordea, Sony Ericsson eta Samsung dira. Biek 7,7 puntu lortu dituzte, hamarreko eskalan. Nota hori emateko, marka horietako sakelako telefonoak, ordenagailuak, telebistak eta joko-kontsolak aztertu ditu erakunde ekologistak.

Nintendo Japoniako taldea zerrendan azkena izatearen arrazoia erabiltzen duen materiala da. Izan ere, Wii eta DS ezagunak egiteko PVCa erabiltzen du. Bere kabuz ez da toxikoa plastiko hori, baina ezinezkoa da birziklatzea, eta errez gero isuri oso toxikoa sortzen du, dioxinak, batez ere. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta jende askok izango du buruan etxeko ordenagailu zaharra behingoz erretiratu eta ordenagailu berri batera aldatzeko asmoa. Ordenagailu zaharra askotan ez da hain zaharra izaten, eta, bota beharrean, lagunen bati edo GKEren bati eman, edo, besterik gabe, birziklatzera bidaltzen da. Urrats hori eman aurretik, ordea, komeni da ordenagailu-aldaketaren prozesua behar bezala planifikatzea, ustekaberen batekin topo ez egiteko.
Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Informatika ez da mugatzen norberaren ordenagailuan lan egitera. Gero eta ohikoagoa da dokumentuak toki batetik bestera mugitzea, eta hemen hasitako lana beste nonbait amaitzea. Web 2.0 famatuaren iraultzak asko lagundu du egoera horretan; bereziki Google Docs-i eta haren antzeko Internet bidezko aplikazioei esker, errazagoa da zerbitzari batean gordetako dokumentuetan lan egin ahal izatea edozein tokitatik. Baina Interneten esku egon nahi ez duenarentzat badago beste aukera bat ere: ordenagailua patrikan eramatea.
Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Duela urtebete, Appleberri.com web gunea sortu zuen Antton Pe

Comments Iruzkinak ezgaituta

Haririk gabeko konexio azkarra duten
lehen ordenagailuak, alegia
WiMax duten lehenak, urte amaiera aldera
jarriko dituzte salgai. Konexio azkar hori izaten lehenengoak ordenagailu
eramangarriak izango dira, haiek baitute edonon konektatzeko beharrik
handiena.

WiMax teknologia orain arteko Wi-Fi baino
askoz azkarragoa izango da, gaur egunean
ADSL batekin hartzen den konexio
abiadura hartu ahal izango baita. Horrez gain WiMax sarbide-puntu indartsu
batek 50 kilometroko radioa estal dezake eta milaka erabiltzaile konektatu
daitezke horrelako puntu batera. Teknologia hori kable bidezko banda
zabala iristeko zailtasunak dituzten inguruetarako (baserri inguruak,
esaterako) oso egokia da.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Aste honetan hasiko gara berriz Berriako Zibergela atalarekin. Asteazkenetik aurrera, beraz, blogean gure artikuluak argitaratzen jarraituko dugu.
Berri osoa irakurri »

Comments 2 iruzkin »

Zibergela honetan Ibon eta biok Berrian argitaratzen ditugun artikuluak biltzen ditugu. Berriak udan edukia aldatzen du, eta gure atala ez da oso udatiarra nonbait. Hori dela-eta, bolada batean oporrak ditugu Zibergelan.

Espero dezagun udazkenean bueltan izatea, bitartean ondo pasa uda!

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkin 1 »

Windows Vista berria kalean dagoen arren, badirudi Microsoft-ek onartzen duela WindowsXP asko erabiltzen dela oraindik. Normalean, Microsoft-ek bi Service Pack ateratzen ditu sistema eragile bakoitzeko, Windows berri batekin ordezkatu aurretik. Oraingoan, ordea, WindowsVista kalean dagoen arren, WindowsXPn dauden hainbat arazo konponduko dituen hirugarren Service Packa kaleratuko duela iragarri du. Microsoftek berak adierazi duenez, Windows XP SP3 urtea amaitu baino lehen kaleratuko da, eta horren helburua izango da sistema eragileak dituen hainbat akats konpontzea.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Informatikaren eboluzioan, gela oso bat behar zuten ordenagailuak izan
ziren lehenengo urratsa, mahai gaineko ordenagailuak hurrengoa,
ordenagailu eramangarriak ondorengoa, eta eskuan sartzen diren gailuak
azkenik. PDA esaten zaie orokorrean, nahiz eta haien artean badiren
hainbat desberdintasun. Hasieran bere lantokitik kanpora ordu asko
ematen zituzten pertsonek erabiltzen zituzten, baina gaur egun gero eta
jende gehiago ikusten da horrelako gailu txikiekin.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta