“Segurtasuna” kategoriarako artxiboa
Munduko nabigatzaile erabilienean, alegia Microsoft Internet Explorer-en, segurtasun zulo garrantzitsua aurkitu dute. Ez da arraroa web nabigatzailea bezalako softwareetan akatsak aurkitzea. Baina aurreko astean aurkitutakoak ezohiko oihartzuna izan du. Izan ere, mundu osoko hedabideek eman dute albistearen berri. Zulo hori crackerrek aurkitu omen dute, ez Microsofteko jendeak edo segurtasun enpresak.
Egun batzuk geroago, Microsoftek zulo hori estaltzeko adabakia kaleratu du. Dena dela, askok kasurik ez diete egiten halako eguneraketei, eta ez dira konturatzen beraien ordenagailua arriskuan jartzen dutela. Horrelako egoeren aurrean bi aukera ditu erabiltzaileak; bata, segurua ez den nabigatzaile batekin jarraitu Microsoften morrontzan; eta bestea, beste nabigatzaile seguruago bat erabili. Azken hautu hori eginez gero, Mozilla Firefox edo Opera izan daizteke alternatibetako bi.
Iruzkinak ezgaituta
Jakina da birusak zabaltzeko orduan ez dutela mugarik ezagutzen, edozein medio izan liteke egokia. Kasu honetan Facebook sare soziala izan aukeratua eta bertako 120.000 erabiltzaileak helburu. Koobface izeneko birusa, kutsatua izan den erabiltzearen kontaktuez baliatzen da zabaltzeko. Pertsona horiei mezu bat bidaltzen die, beste orri batean dagoen bideo bat ikusteko gonbita eginez. Erabiltzailea bideoa ikusten saiatzen denean, Flash Player programa eguneratu behar duela esaten dio eta nondik jaitsi. Baina jaisten duena ez da eguneraketa bat, birusa bera baizik.
Kutsatzeko arriskua handia da, izan ere, sare sozialetan norbere lagunengandik jasotzen diren mezuetan fidatu egin da. Horrela, besteetan ireki ere egingo ez ziren mezuak ireki egiten dira eta ondorengo pausoak eman ere bai.
Iruzkinak ezgaituta

Horixe dio Espainiako Teknologien Institutuak egin duen lehenengo txostenean. Gainera, joera hori goranzkoa omen da, hau da, gero eta ordenagailu gehiago daude kutsatuta. Txostenak dioenez, malware (software maltzurra) bidezko kutsadurak areagotzen ari dira. Mota horretako kutsadura urrunetik ordenagailuaren kontrola hartzeko izan ohi da. Hala, pasahitzak eta halako informazioa lor ditzakete.
Ordenagailuen kutsadurei aurre egiteko, antibirusak eta suhesiak (firewall) izeneko aplikazioa erabiltzen dira. Lehenengoak oso hedatuak daude. Oraingoek ez dute zerikusirik duela urte batzuetako antibirusekin. Gaur egun, askoz software maltzur gehiago dago, eta guztietatik babestea erronka handia da. Firewallak, berriz, hain ezagunak izan ez arren, oso funtzioa garrantzitsua betetzen dute. Horiek baimenik ez duen aplikazio baten exekuzioa galaraz dezakete, baita Internetetik ordenagailura sartu nahi duten software maltzurrei bidea itxi ere.
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua

Duela egun gutxi kaleratu dute Grisoft etxearen AVG antibirus ezagunaren 8.0
bertsioa. Horretarako, ohi den bezala, AVG-k hiru lizentzia desberdin
erabili ditu. Lehenengoa, lizentzia doakoa; bertsio hau oso mugatua da,
eta antibirusa eta spywareen aurkakoa da. Bigarrena, ordainpeko
bertsioa; doakoa baino ezaugarri gehiago ditu, baina, hala ere, ekintza
jakina ez bada egin behar ez du merezi. Eta, hirugarrena, Internet
Security izenekoa; aplikazio sorta oso erabilgarria da, bertan
ordenagailuaren segurtasuna bermatzeko behar den guztia dator.
AVG ezaguna da duen kalitateagatik eta eraginkortasunagatik,
gainera, jakina da doako bertsioa oso ongi dabilela eta etxeko
oinarrizko segurtasuna bermatzeko inongo arazorik ez duela.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
WindowsVistak izan duen harrera txarra ikusita, Microsoft-ek WindowsXP mantentzen jarraitzen du. Horren adierazgarri da sistema eragile horren hirugarren ServicePack-a kaleratzeko asmoa duela. Abenduan ServicePack berriaren lehen Release Candidate-a argitaratu zuen, hau da, kaleratu aurreko azken bertsioa. Release Candidate hori Microsoft-en web gunean dago eskuragarri nahi duen edonorentzat, eta, beraz, ServicePack berriaren behin betiko bertsioa laster zabalduko dute. Aurreko biekin alderatuta, desberdintasun nabarmen bat izango du SP3 honek: instalatu ondoren kentzeko aukera egongo da, Windows-en
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
Batzuetan gertatzen da lagunen batek fitxategiren bat bidaltzea, eta
birus bat edo zerbait arraroa eduki dezakeela susmatzea. Zalantza
horiek uxatzeko, VirSCAN tresna erabiltzea da onena. Interneten dagoen
tresna honetara susmopeko fitxategi horiek igo daitezke, konprimituak
badira ere bai, betiere 10 MB-ko tamaina ez badute gainditzen eta
barnean hamar fitxategi baino gutxiago baldin baditu. Behin igo
ondoren, VirSCAN-ek sarean dauden hainbat antibirus zerbitzu bidez
aztertzen ditu, eta ondoren emaitza erakusten du.

Azterketa egiteko antibirus bat baino gehiago erabiltzen
dituenez, emaitza fidagarriagoa izango da. Hala ere, zerbitzu honek
fitxategiak aztertzeko soilik balio, eta ez du ordezkatzen norbere
ordenagailuan izan beharreko antibirusa.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
Mikel Urizarbarrenak sortutako segurtasun enpresak aldaketa handiak
izan ditu bere kapitalaren jabetzan azken egunotan, Investindustrial y
Gala Capital inbertsio fondoek Bilboko enpresaren kapitalaren %75 erosi
baitute. Horrela, Pandak bere nazioarteratze estrategian aurrera
egiteko baliabide nahikoa izatea espero dute. "Panda 2.0" izeneko
estrategiaren barnean gaur egungo produktuetan berrikuntza teknologikoa
bermatzea, eta AEB eta beste merkatu garrantzitsuetan kuota handitzea
dute helburu. Estrategia horren barnean kokatu behar da bi erakunde
horien etorrera.
Panda Software duela 17 sortu zen Bilbon, gaur egun 100 milioi eurotik gora fakturatzen ditu eta 200 herrialdetan ditu bezeroak.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
Kaspersky Lab izeneko segurtasun enpresa batek aurkitu du iPod
ezagunak izan duen lehen birusa. Oraingoz ez dago arrisku handirik;
izan ere, erreproduktorean Linux sistema eragilea duten gailutan soilik
funtzionatzen du eta, gainera, ez du ugaltzeko ahalmenik. Birusak .elf
luzapena duten fitxategiei eragiten omen die. Mota horretako
fitxategiren bat irekitzean birusak mezu bat azaltzen du, baina ez du
besterik egiten.
Nahiz eta oraingoz arrisku handirik ez egon, argi geratu da
mota honetako gailuetarako birusak garatu daitezkeela, eta kontuan
izanda etorkizunean gailu hauek, PDAk eta antzeko gailuak gero eta
gehiago erabiliko ditugula, ez da baztertu behar hemendik aurrera birus
gehiago sortzea. Bitartean entzun lasai musika iPod-ean.
Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
Erabiltzaile gehienei gertatzen zaie lehenago edo beranduago: lan handia eman dion dokumentu bat bat-batean galtzea, edo, okerragoa izan daitekeena, ordenagailua guztiz hondatu dela jakin eta han zegoen informazio guztia galtzea. Guztiok dakigu informazioaren segurtasun-kopiak izatea ezinbestekoa dela hori ez gertatzeko. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Oso jende gutxi arduratzen da informazioaren babeskopia egiteaz, edo, egiten badu ere, oso noizean behin egiten du; eta, beraz, gordetako segurtasun-kopia zaharkituta egoten da. Baina oinarrizko neurri batzuk hartuz gero, badago segurtasun-kopiak erraz antolatzeko modu bat, lan handirik egin gabe. Berri osoa irakurri »
Iruzkinak ezgaituta
epiola -k Segurtasuna -n argitaratua
Segurtasuna
da gaur egungo informatikaren gakoa. Garesti ordain dezakegu
segurtasun-neurririk ez hartzea, baina doan babes dezakegu gure ordenagailua.
Berri osoa irakurri »
Iruzkin 1 »
|