“Tresna” kategoriarako artxiboa

Txosten bat idazteko orduan lagunduko dizun tresna bat nahi duzu?
Diktatutakoa testu-editorera pasako duen tresna bat alegia. Merkatuan
badira behar hori asetzen duten tresnak, ahotsa ezagutzen duten
aplikazioak deitzen zaie. Ordenagailuari mikrofono bat konektatzea
nahikoa da testuaren diktaketa egin eta ordenagailuaren pantailan
azaltzeko.

Ahots-ezagutzako tresna hauek hainbat erabilera dituzte
eguneroko zereginetan, hala ere, nagusia txostenak idazteko laguntza
da. Zuzenbideko profesionalak dira erabiltzen dutenetako batzuk, horiek
aspalditik erabiltzen dute. Txosten guztia hasieratik teklatuarekin
idatzi beharrean, diktatuz osatzen da. Horrela egiten da prozesu
nagusia, eta ondoren, testua zuzenduz eta orraztuz amaitu egiten da.
Era horretara, denbora asko aurreztea lortzen dute, eta ondorioz
lanaren kostuak jaistea.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Nork ez du bidali postal elektroniko bat behin edo behin? Lagun baten
urtebetetze egunean, arrazoi batengatik zorionak emateko, e.a. Askotan,
zerbitzu hori eskaintzen duten webguneek irudi sorta mugatua izaten
dute. Phreetings webgunean ez da horrelakorik gertatzen, Flickr
erabiltzen baitu irudien datu base gisa. Erabilera oso erraza da,
lehenik argazki egokia bilatu behar da, horretarako, bilaketa kaxa bat
dago. Bilaketa horretan, Creative Commons lizentziaren menpean dauden
argazkia soilik bilatzen ditu, lege aldetik arazorik ez izateko.
Ondoren, aurkitutako argazkietatik bat aukeratu eta dagokion kutxa
berezira eramaten da. Postalaren kolorea aukeratu ondoren, helarazi
nahi zaion mezua idazten da eta postaz bidali besterik ez da egin
behar. Bidalketa egiteko, norberak konfiguratua duen posta programa
erabiliko da. Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ordenagailua piztu eta programak erabiltzen hastean, horiek behar
duten informazioa RAM memorian gordetzen da. Programa exekutatzen ari
den bitartean, memorian egiten ditu eragiketa guztiak. Behin programa
itxi ondoren, memoria hori askatu egiten da beste programek erabil
dezaten. Baina, askotan, memoria hori ez da guztiz askatzen, eta
zaborra metatuz joaten da. Ondorioz, ordenagailuaren errendimendua
jaitsi egiten da.

Arazo horri aurre egiteko hainbat tresna daude, horietako bi
dira Instant Memory Cleaner eta iFreeMem. Windowserako eta Mac OSX
sistema eragileetarako dira hurrenez hurren. Lehenengo tresna,
windowseko ataza-barran instalatzen da, eta bertan klik bat egitea
nahikoa da erabiltzen ez den memoria askatzeko. Aplikazioa doakoa da.
iFreeMen aplikazioak eta eragiketa bera burutzen du MAC OSX
plataforman, bere prezioa 13 euro ingurukoa da.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Webgune bat garatzerako orduan eta dokumentu bat lantzerako orduan,
askotan izaten da arazo hau. Ikonoak behar dira informazioa
ilustratzeko eta antolatzeko. Normalean, bilatzaile batetik habiatuz
aurkitzen dira behar diren irudiak, baina ez da izaten beti espero den
emaitza. Iconspedia ikonoen direktorio bat da; bertan, hainbat gairi
buruzko ikonoak topa daitezke. Irudiak zenbait formatutan har daitezke,
.ico formatuan ere bai. Direktorioa lankidetzan sortutakoa da, eta
edonork gehi ditzake ikono berriak. Iconlet ere ikonoak bilatzen
laguntzeko webgune bat da. Bilaketa aukera gehiago ditu, tamainaren
arabera, lizentziaren arabera eta formatuaren arabera ere egin daiteke
bilaketa.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Dokumentuen trukerako egokiena da PDF formatua, irakurtzeko soilik
baldin bada, hau da, ez baldin bada ezer editatu behar. Baina nola
sortu PDF bat? OpenOffice erabiltzen bada, tresna barran dakarren
botoiarekin, irekita dagoen dokumentu, aurkezpen edo kalkulu-orria PDF
bihurtzen da. Baina beste aplikazio askotan ez dator aukera hori. Kasu
horietan, askotan Acrobat programa instalatzen da. Baina funtzio hori
betetzen duten beste alternatibak ere badaude. Windows plataformarako,
PDF Creator
eta WinPDF dira ezagunenak. Inprimagailu birtual bat bezala
funtzionatzen dute bi programa horiek. Horrela, PDF bat sortu nahi
denean, nahikoa da dokumentu horri inprimatzeko agindua ematea eta PDFa
sortuko duen inprimagailu birtuala aukeratzea. Gainera, alternatiba
horiek doakoak dira.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Nork ez du behin edo behin agenda bat erabili? Paperezkoaz gain,
norbere ordenagailuko agenda propioa ere ohiko bihurtu da. Gehienek
lanerako erabiltzen dute, baina badira erabilera pribatua ematen
diotenak ere. Baina zer gertatzen da lanetik etxera joatean, eta
zerbait apuntatu gabe utzi dela konturatzean? Papertxo batean
apuntatuko da oharra, eta biharamunean lanera joatean sartuko da
ordenagailuan. Eta papertxoa desagertzen bada?

Horrelako ezusterik ez gertatzeko, jada badaude sareko agendak.
Edonondik atzi daitezke Internet konexioa izanez gero, eta, gainera,
ordenagailuan instalatutakoaren antzeko funtzionalitateak dituzte.
Microsoft Outlook, iCal eta Novell Evolution programek betetzen duten
funtzio berbera bete dezakete, baina abantaila batekin, edonondik atzi
daitezke.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Hasiera batean Wikipediari ekarpen berezirik ez diola egiten pentsa
daiteke, baina tresna oso baliagarria da Wikipedia sarri erabiltzen
dutenentzat. Indywiki tresnak aukera ematen du Wikipediako edukiak
beste era batera arakatzeko, era bisualago batean. Bilaketak
Wikipediako zein gunetan egin nahi diren aukera daiteke, defektuz
ingelesezkoa egiten dituen arren, euskarazko bertsioan ere egin
ditzake.

Edukia aurkezteko modua oso sinplea da, pantailaren goiko
aldean aurkitutako artikuluko irudiak edo erlazionatutakoak azaltzen
ditu. Behealdea, berriz, hiru zutabetan banatzen da: erdikoan edukia
bistaratzen da, ezkerrekoan artikuluaren edukiaren indizea ageri da eta
eskuineko aldean bertatik egiten diren estekak. Windows, Linux eta
MacOSX plataformatan dabil. Eduki bila Wikipedian denbora asko pasatzen
dutenak probatzeko tresna da dudarik gabe.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Ordenagailua jende askorekin partekatzen denean, edo ezkutuko zerbait gordeta eduki nahi denean, komenigarria gerta daiteke karpeta edo fitxategi batzuk ezkutatzea. Aukera hori eskaintzen duten aplikazio ugari daude Interneten. Horietako bat da Free Hide Folder izenekoa. Tresna hori erabiliz, aukeratutako karpetak ezkuta daitezke, beste inork ez ikusteko moduan. Doakoa da, eta hemen eskura daiteke: http://www.cleanersoft.com/hidefolder/free_hide_folder.htm

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkinak ezgaituta

Askotan gertatzen da gai bati buruzko edukia pertsona bat baino
gehiagoren artean landu behar izatea, web proiektu bat aurrera
eramateko lan talde bat biltzea edota besterik gabe gustuko den
zerbaiti buruz webgune bat argitaratu nahi izatea. Asmo horiek aurrera
eramateko tresna ezin hobeak dira lankidetzarako aplikazioak. Euskal
Herrian aspaldiko ohitura da auzolana, eta wiki sistemek hori
Internetera ekarri dute.

Wiki terminoa hawaierazko wiki wiki hitzetik dator eta azkar-azkar
esan nahi du hizkuntza horretan. Termino horrek oso ondo adierazten du
helburua zein den: era erraz eta azkar batean webgune bat argitaratzea.
Erabiltzaileek ezer berezirik jakin gabe sortu, editatu eta ezaba
ditzateke web orriak. Gainera, erabiltzaile bat baino gehiago ari
daitezke lan horretan, eta edizio prozesuan izandako aldaketa guztiak
erregistratuak geratzen dira, atzera jo nahi bada. Wiki bidez
garatutako adibide garbiena Wikipedia entziklopedia librea da.

Berri osoa irakurri »

Comments Iruzkin 1 »

Ordenagailuei software asko ezarri eta kentzen zaizkie irauten duten
artean. Aplikazioak ongi kentzen badira, hau da, desinstalatzeko duen
botoitik, itxura batean guztia ezabatzen da ordenagailutik. Baina ez da
horrela, beti geratzen dira arrasto batzuk ordenagailuan, normalean
erregistroetan. Horrez gain, programek beren funtzionamendurako
behin-behineko hainbat fitxategi erabiltzen dituzte, eta batzuetan ez
dituzte guztiak ezabatzen. Arazo hauek Windows sistema eragileetan
ohikoak dira.

Gauza baten eta bestearen artean ordenagailuan zaborra metatzen
joaten da pixkana-pixkanaka, eta horrek bere eragina izaten du
errendimenduan: ordenagailuak denbora gehiago behar izaten du pizteko,
eta disko gogorreko espazio librea gero eta txikiagoa da. Arazo horiek
konpontzeko Wise Cleaner softwarea oso egokia da, Registry Cleaner
aplikazioarekin sistema eragileko erregistroa garbi mantenduko du; Disk
Cleaner izenekoarekin, berriz, disko gogorrean dauden eta behar ez
diren fitxategiak ezabatuko dira. Bi aplikazoak doan jaits daitezke.

Berri osoa irakurri »

Comments 2 iruzkin »