Hirietako bisita turistikoak doan
epiola -k Sailkatugabeak -n argitaratua, tags: bidaiak
Turismoa egiteko garaian, Internetek baliabide anitz eskaintzen ditu. Ezagunenak, hegaldi merkeak eta ostatu hartzeko eskaintza bereziak dira. Horrez gain, beste zerbitzu bat ere aurki daiteke, eta, gainera, doan: hirietan egiten diren bisita turistikoak edo ibilbideak. Sandemans izena dute, eta, besteak beste, Londresen, Amsterdamen eta Parisen topatu daitezke. Bisitak urteko egun guztietan egiten dira, berdin du euria, elurra edo eguzki goxoa izan. Erreserbarik egin beharrik ez dago, hiri bakoitzean daukaten elkartze puntura ordurako iristea besterik ez da egin behar. Bisita pribatuak ere eskaintzen dituzte; hauek, noski, ordaindu egin behar dira. Beraien webgunearen bitartez, ostatu hartzeko zerbitzua ere eskaintzen dute.


Sarrerak (RSS)