Conficker, USB memorietako birusa
epiola -k Sailkatugabeak -n argitaratua, tags: birusak, conficker, Segurtasuna
Adituek diotenez, lau urte dira birus batek hainbeste ordenagailu kutsatzen ez dituela. Conficker birusak, Downup izenarekin ere ezagutzen denak, 10 milioi ordenagailutan sartzea lortu du. Birus horrek hiru bide erabiltzen ditu zabaltzeko. Lehenengoa Windows-ek duen segurtasun-zulo bat; hala ere, Microsoftek 2008ko urrian kaleratu zuen akats hori konpontzen duen adabakia. Bigarrena, USB memoriak dira, garai batean disketeez baliatzen ziren bezala, Conficker-ek memoria mota horiek erabiltzen ditu zabaltzeko. Kutsatuta dagoen ordenagailu batean USB memoria bat sartuz gero, automatikoki memoria horretara jauzi egiten du. Horrela, memoria konektatzen den hurrengo ordenagailua kutsatu ahal izango du. Hirugarren aukera, sare lokal batean egoten diren partekatutako karpetak dira. Birusa karpeta horiek atzemateko gai da, hori egin ondoren karpeta horietan sartzen da bertako dokumentuak irekitzen dituzten ordenagailuak kutsatzeko.
Iruzkinak ezgaituta



Sarrerak (RSS)