P2P sareek musika erosten laguntzen dute
epiola -k Sailkatugabeak -n argitaratua, tags: bittorrent, p2p
The Pirate Bay webguneari egindako epaiketan, zigorra jartzearen arrazoietako bat zalantzan jarri du ikerketa batek. Epaiketan erabili zen arrazoi nagusia izan zen webgune horren jardueraren ondorioz, diskoetxeek sekulako dirutzak galdu zituztela. Orain, berriz, ikerketa baten emaitzek diotenez, P2P, BitTorrent eta halako sareek musika gehiago erosten laguntzen dute. Norvegiako negozio-eskola entzutetsu batek egin du ikerketa. Horretarako, 1.900 internautak hartu dute parte, guztiak 15 urtetik gorakoak. 15 eta 20 urte tarteko erabiltzaileek erosten dute musika sarean, CDan erosi beharrean. Horrez gain, P2Pren edo BitTorrenten moduko sareak gehien erabiltzen dituzte iTunesen, Amazonen eta halako denda birtualetan gehien erosten dutenak ere.
Iruzkinak ezgaituta


Sarrerak (RSS)