Multicolr, kolore bidezko bilaketak
epiola -k Sailkatugabeak -n argitaratua, tags: flickr, multicolr
Irudien bilaketak egiterako orduan, ohikoena deskribapenean oinarritutako bilaketa egitea izan ohi da. Baina apurka bada ere aukera berriak ari dira azaltzen. Horietako bat da Muticolr, kolore bidezko bilaketak egiteko tresna. Bilaketa horiek egiteko, Flickr-eko irudi biltegian eta bilaketak egiteko duen API-an oinarritzen da. Horretarako, hamar milioi iruditik gora jarri dituzte aurkibidean, guztiak Interesting ataletakoak, beraien kalitatea ziurtatze aldera. Bilaketak egiteko, kolore paleta ageri da. Bertan, erabiltzaileak koloreak aukeratu ditzake eta, modu automatikoan, ondoan aukeratutako koloreak dituzten irudiak azalduko dira. Koloreen konbinazioak ere bilatu daitezke, hamar kolore arte. Emaitzak benetan ikusgarriak dira.
Iruzkinak ezgaituta


Sarrerak (RSS)