Mozilla Prism, web aplikazioak mahaigainean
epiola -k Sailkatugabeak -n argitaratua, tags: mozilla prism
Web aplikazioak erabiltzailearen mahaigainean integratzeko Mozillak kaleratu du bere soluzioa, Mozilla Prism izenekoa. Firefox nabigatzailean luzapen moduan instalatu daiteke, edo aplikazio independente moduan ere bai (Windows eta Mac). Modu horretara, mahaigainetik zuzenean jarri ahal izango da martxan edozein web aplikazio. Aplikazio bat mahaigainean ezartzeko, helbidea (URL) sartzea nahikoa izango da Prism-en. Gainera, exekuzio garaian aparteko memoria erabiliko da. Horrela, beste erlaitzen egonkortasunarekin ez du inolako eraginik izango. Prism aplikazioarekin, Chrome edo Internet Explorer 8 lehiakideek dituzten ezaugarri berdintsuak lortu ditu.
Iruzkinak ezgaituta


Sarrerak (RSS)