Urtarrila 26th, 2012 — Berriak, Ekintzak
Eguna: Urtarrilaren 26 Ordua: 18:00 Lekua: Beheko Plazako Jubilatuen Egoitza
Bi mendeetan zehar jasandako beherakadaren ondoren, Zumaiako ontzigintza berriro berpiztu zen XX. mendearen hasieran. Horrela, lehenengo hamarkadetan batik bat, ekimen ugari burutu ziren ontziola berriak martxan jarriaz. Pedro Etxabe gai honen inguruan ariko da urtarrilaren 26an Beheko Plazako Jubilatuen Egoitzan 18:00tan.

Azaroa 17th, 2011 — Berriak
Eguna: Azaroak 24 Ordua: 19:00 Lekua: Algorri Interpretazio Zentroa
Belatik propulsio mekanikora emandako urratsak nabigaziorako aurrerapen handia izan ziren, Zumaian industria-jarduera berri bat sortzea ekarri zuelarik. Horrela, XX. mendearen lehen urteetan hasitako baporezko makina eta barne-konbustioko motorren fabrikazioak, herriaren ondorengo garapen industrial eta ekonomikoa oinarritu den mekanika-industria inportante bat ahalbidetu zuen, neurri haundi batean.
Hitzaldiko gaiak:
- Zumaiako fabrikatzaile ohiak: Xabier Alvarez, ZIIZ proiektuko partaide
- La fabricación de motores en Zumaia, en la actualidad: Jesús Parra, Director de la Planta de Zumaia de “DRESSER-RAND GUASCOR”
Otsaila 9th, 2011 — Ekintzak
Urtarrilaren 21-ean, ZIIZ elkarteak Makina-erremintaren inguruko hitzaldia antolatu zuen Komentuan. Bertan Carmelo Urdangarin eta ZIIZ elkarteko taldekidea den Pedro Etxabe izan ziren hizlari. Carmelo Urdangarinek makina-erremintak Gipuzkoan izan duen garrantziaren inguruan hitz egin zuen. Pedrok berriz, makina-erremintak Zumaian izan duen eraginaren inguruko hitzaldia eskaini zuen. Hemen duzue hitzaldirako prestatu zuten aurkezpena, bertan Zumaian makina-erreminta landu duten enpresen informazioa aurki daiteke.
Makina erreminta
View more presentations from zumaiaindustria.
Urtarrila 14th, 2011 — Berriak
ZIIZ taldea osatzen dugunok makina-erremintaren inguruko hitzaldia antolatu dugu:
- Origen e implantación de la máquina-herramienta.
Hizlaria: Carmelo Urdangarin
- Zumaiako makina-erreminta fabrikatzaileak.
Hizlaria: Pedro Etxabe
Hitzaldia Komentuan izango da urtarrilaren 21-ean arratsaldeko 7etan.

Urtarrila 10th, 2011 — Ekintzak
Maiatzaren 21-ean, ZIIZ-ek hitzaldia antolatu zuen Komentuan. Bertan Pedro Etxabek “Zumaiako industria-guneak denboran zehar” aurkezpena eskaini zuen:
Zumaiako Industria Guneak
View more presentations from zumaiaindustria.
Iraila 8th, 2010 — Berriak
2010. urtean, iazko ildoari eutsiz jarraituko dugu lanean. Alde batetik, desagertutako enpresen azterketa amaitu eta bestetik bizirik dirautenen inguruko informazio eta materialak jasotzea dira urte honetarako gure buruari ezarri dizkiogun betebehar nagusiak.
Ezin ahaztu hala ere proiektuaren helburuetako bat herriko agintari eta herrikideak oroimen historikoak eta industria-ondareak duen garrantziaz sensibilizatzea dela. Hau horrela, bi hitzaldi antolatuko ditugu, udaberrian lehena eta udazkenean bigarrena. Blog hau ere helburu berdinarekin sortu dugu, bertan proiektuaren emaitza eta datu interesgarriak eta taldearekin loturiko albisteak kaleratzen joango gara.

Uztaila 13th, 2010 — Ekintzak
2009an egunkarien eta Baleike aldizkariaren bidez proiektuari buruzko informazioa zabaldu genuen, herritarrek gure lanen eta helburuen berri izan zezaten. Honekin batera, bai informazioa edo materialak errazteko edo baita gurekin elkarlanean aritzeko interesa izan zezakeen edonori gurekin harremanetan jartzeko proposamena luzatu genion. Bestalde, gure taldearen nondik norakoen berri modu zuzenago batean eskaintzeko intentzioarekin, joan den urteko abenduan hiru ardatz zituen hitzaldi bat antolatu genuen:
- ZIIZ proiektuaren berri eman. Helburuak eta deskribapen laburra. Hizlaria: Pedro Etxabe, ZIIZ proiektuaren lantaldeko kidea.
- Zumaian tradizio handia duen ontzigintzaren aurrekariak adierazi. “Mercaderes, comercio e industria en Zumaia en el siglo XVI”. Hizlaria: Michael Barkham, Geografian doktorea, Cambridgeko Unibertsitatean. Itsasoa bildumako “La construcción naval en Zumaia 1560-1600″ lanaren autorea.
- Ondare industriala: balorean jartzeko beharra eta hirigintza garapenaren arriskuaren artean. Hizlaria: Pilar Azurmendi, Gipuzkoako Foru Alduniko Kultura Ondarearen Zuzendari Nagusia.
Uztaila 9th, 2010 — Berriak
Informazio, datu eta materialen bilaketa, bilketa eta sailkatzea izan da orain arteko eginkizunik garrantzitsuena. Horretarako, informazio iturri desberdinetara jo dugu eta lehen bilaketak egitera zuzendu ditugu gure ekintzak, oraingoz desagertuak dauden enpresetan jarriaz gure arreta.
Pertsona partikularrekin ere bilera eta elkarrizketa ugari egin ditugu, ahozko informazioa eta dokumentu interesgarriak eskuratuz. Lehen urrats .hauek emaitza interesgarriak izan dituztela esan dezakegu, zenbait eraikinen eta proiektuen planoak, argazkiak, idazkiak, industria-erroldak, e.a. bildu ditugularik.
Lorturiko informazioa eta datuak sailkatu eta gordetzeko tresna informatiko bat ere garatu dugu, eta hasiak gara taldekideak bere erabileran trebatzen eta lehenengo datuak sartzen.
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”,”serif”;}