Entries from Uztaila 2010 ↓

Proiektuaren Berri Ematea

2009an egunkarien eta Baleike aldizkariaren bidez proiektuari buruzko informazioa zabaldu genuen, herritarrek gure lanen eta helburuen berri izan zezaten. Honekin batera, bai informazioa edo materialak errazteko edo baita gurekin elkarlanean aritzeko interesa izan zezakeen edonori gurekin harremanetan jartzeko proposamena luzatu genion. Bestalde, gure taldearen nondik norakoen berri modu zuzenago batean eskaintzeko intentzioarekin, joan den urteko abenduan hiru ardatz zituen hitzaldi bat antolatu genuen:Hitzaldia-2009

  • ZIIZ proiektuaren berri eman. Helburuak eta deskribapen laburra. Hizlaria: Pedro Etxabe, ZIIZ proiektuaren lantaldeko kidea.
  • Zumaian tradizio handia duen ontzigintzaren aurrekariak adierazi. “Mercaderes, comercio e industria en Zumaia en el siglo XVI”. Hizlaria: Michael Barkham, Geografian doktorea, Cambridgeko Unibertsitatean. Itsasoa bildumako “La construcción naval en Zumaia 1560-1600″ lanaren autorea.
  • Ondare industriala: balorean jartzeko beharra eta hirigintza garapenaren arriskuaren artean. Hizlaria: Pilar Azurmendi, Gipuzkoako Foru Alduniko Kultura Ondarearen Zuzendari Nagusia.


Informazio eta Material Bilaketa

La Zumayana Zementu Fabrikaren SorreraInformazio, datu eta materialen bilaketa, bilketa eta sailkatzea izan da orain arteko eginkizunik garrantzitsuena. Horretarako, informazio iturri desberdinetara jo dugu eta lehen bilaketak egitera zuzendu ditugu gure ekintzak, oraingoz desagertuak dauden enpresetan jarriaz gure arreta.

 

Pertsona partikularrekin ere bilera eta elkarrizketa ugari egin ditugu, ahozko informazioa eta dokumentu interesgarriak eskuratuz. Lehen urrats .hauek emaitza interesgarriak izan dituztela esan dezakegu, zenbait eraikinen eta proiektuen planoak, argazkiak, idazkiak, industria-erroldak, e.a. bildu ditugularik.

 

Lorturiko informazioa eta datuak sailkatu eta gordetzeko tresna informatiko bat ere garatu dugu, eta hasiak gara taldekideak bere erabileran trebatzen eta lehenengo datuak sartzen.

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”,”serif”;}