2009an egunkarien eta Baleike aldizkariaren bidez proiektuari buruzko informazioa zabaldu genuen, herritarrek gure lanen eta helburuen berri izan zezaten. Honekin batera, bai informazioa edo materialak errazteko edo baita gurekin elkarlanean aritzeko interesa izan zezakeen edonori gurekin harremanetan jartzeko proposamena luzatu genion. Bestalde, gure taldearen nondik norakoen berri modu zuzenago batean eskaintzeko intentzioarekin, joan den urteko abenduan hiru ardatz zituen hitzaldi bat antolatu genuen:
- ZIIZ proiektuaren berri eman. Helburuak eta deskribapen laburra. Hizlaria: Pedro Etxabe, ZIIZ proiektuaren lantaldeko kidea.
- Zumaian tradizio handia duen ontzigintzaren aurrekariak adierazi. “Mercaderes, comercio e industria en Zumaia en el siglo XVI”. Hizlaria: Michael Barkham, Geografian doktorea, Cambridgeko Unibertsitatean. Itsasoa bildumako “La construcción naval en Zumaia 1560-1600″ lanaren autorea.
- Ondare industriala: balorean jartzeko beharra eta hirigintza garapenaren arriskuaren artean. Hizlaria: Pilar Azurmendi, Gipuzkoako Foru Alduniko Kultura Ondarearen Zuzendari Nagusia.
0 comments ↓
There are no comments yet...Kick things off by filling out the form below.
Leave a Comment