Zumaia kostaldeko herria izan arren, arrantzak garrantzia txikia izan du gure herriaren ekonomiaren garapenean. Hala ere, gurea ez da itsasoari bizkar emanik garatu den ekonomia bat izan, Zumaiaren ekonomiaren ardatza itsasoarekin loturiko industria izan dela esan dezakegu: ontzigintza eta itsas motoreak protagonista nagusi izanik.
Zumaiaren iragana eta industri legatua ikertzeko helburuarekin, 2009ko udaberrian lan talde bat sortu genuen. Talde honen helburu nagusia Zumaiako Industri Ondarearen Inguruko Informazio Gune baten sorrera da, Zumaiak jasan zuen industrializazio prozesua eta honek Zumaian eta zumaiarrengan izan zuen eragina ezagutzera emateko.
Helburu nagusi hau lortzeko pauso desberdinak eman behar ditugu:
- Informazio bilketa lana:
- Dokumentazioa
- Elkarrizketak
- Materialak
- Bildutako informazioa antolatzea.
- Lanaren ondorioz lorturiko informazioa zabaltzea.
Oraingoz zazpi pertsonako talde bat sortu dugu eta lehen pausoak ematen hasiak gara.
Lan-taldea
- Ismael Manterola
- Javier Carballo
- Xabier Alvarez
- Rafael del Pilar
- Pedro Etxabe
- Amaia Miner
- Oihana Artetxe
