Ezker Abertzaleak bere eztabaida prozesua amaitu du
Posted by zumaiaeginez on 2010(e)ko Otsailak 16
Asteburu honetan Ezker Abertzaleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Herrialdeko Batzarrak bildu ditu. Azken hilabeteotan Ezker Abertzalearen eztabaida burutu duten 270 herrien ordezkari gisa 600 militante inguruk hartu du parte Herrialdeko Batzarretan. Estrategia politikoa zehaztu eta erabakitzeko Ezker Abertzaleak burutu duen eztabaida amaitutzat eman da Herrialdeko Batzarrak burutzearekin batera.Herrialdeko Batzarretan Euskal Herriko egoera politikoaren inguruko hausnarketa burutu du militantziak, eta eztabaida prozesuaren balantzea egitearekin batera, 2010erako Ezker Abertzalearen plangintza politikoa definitu da. Azkenik, Herrialdeko Batzarrek “Zutik Euskal Herria” ebazpena berretsi dute. Ebazpen horrek Ezker Abertzalearen eztabaidaren ondorioak eta apustu politikoa barnebiltzen ditu.