zumaia eginez

Zumaiako Ezker Abertzalearen bloga

Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea zarauztarrei espetxeratzeko data jarri diete

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Apirilak 19

Datorren asteazkenean Espainiako Entzutegi Nazionalean zitatu dituzte bi gazteak, handik espetxera eramateko. Gaur agerraldia egingo dute Zarautzen.

Aritz Labianori eta Haritz Gartxoteneari espetxera sartzeko data jarri diote:

Iaz Espainiako Entzutegi Nazionalean epaituak izan ziren bi zarauztarrak eta terrorismoari gorazarre egitea egotzita urtebeteko zigorra ezarri zieten bi gazteei. Lekuko batek jarri zuen bien aurkako salaketa, bere arabera manifestazio batean Gora Eta! oihu egin zutelako. Lekuko anonimo honen testigantza nahikoa izan zen bi gazteak urtebeteko espetxearekin zigortzeko.Aurrez biek bederatzi hilabeteko beste zigor bat zuten, Apartheid-aren aurka Zarauzko udaletxean kateatu zirelako.

Espainiako Entzutegi Gorenak berretsi egin zuen gazteen aurkako zigorra, alegia, bi gazteak urtebetera zigortzen dituen epaia. Orain, bi gazteei espetxera sartzeko data ezarri diete, apirilaren 27an. Espainiako Audientzia Nazionalean zitatu dituzte, bertatik espetxera eramateko.Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna erakutsi nahi die bi gazteei eta dei egin nahi du egunotan Zarautzen burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

Labi eta Xaporra gazteen kasuak ondo baino hobeto erakusten du Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarri duen jazarpen egoerak sortzen dituen injustiziak norainokoak diren. Pertsona anonimo baten salaketa nahikoa izan da bi gazteak espetxean sartzeko, eta honek argi erakusten du arerioaren zuzenbide penala erabiltzen dutela Espainiako Auzitegiak, akusatuak euskal herritarrak direnean.  Izan ere, Euskal Herritarrentzat espetxe politika berezi bat dute Espainian, sistema judizial berezi bat, lege antiterrorista berezi bat, hauteskunde lege berezi bat…

Errepresioaren aurrean antolatzen eta mobilizatzen jarraitzeko deia luzatzen dugu.

Leave a Comment

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>