Archive for the ‘Atez ateko zabor bilketa’ Category
Martxoak 25, Zero Zabor Zumaian taldearen aurkezpena.
Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 24
Ostiralean, martxoak 25, Zero Zabor Zumaian taldearen aurkezpena egingo dugu Forondan.
Ekitaldia bi zatietan banatu dugu, lehenengoa “Usurbilgo Itunaren” inguruan herrian lortu ditugun atxikimenduak aurkezteko eta, bigarrena, Gipuzkoan nahiz Zumaian, hiri hondakinei buruzko solasaldia egiteko. Horretarako, Hernanin Zero Zabor taldekidea den Peio Zubiria eta Usurbilgo Atez atekoaren Jarraipen Batzordeko Joxe Mari Irazusta gurekin egongo dira.
Beraz, arratsaldeko 18,30etan bilduko gara herriko eragileekin eta Itunaren sinadurari ekingo diogu. 19etan, berriz, taldea sortzeko arrazoiak, taldeak dituen helburuak eta egin nahi duen bidea aurkeztuko ditugu.
Posted in Atez ateko zabor bilketa | Leave a Comment »
Martxoak 20an, FLASH MOB erraldoia Zubietan!
Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 18
FLASH MOB erraldoia Zubietan egingo dugu, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Asmoa da Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzea, enerjia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.
Posted in Atez ateko zabor bilketa | Leave a Comment »