zumaia eginez

Zumaiako Ezker Abertzalearen bloga

Archive for the ‘Udal-gobernua’ Category

HASERRETZEKO LAU MILIOI ARRAZOI

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Otsailak 16

Aspalditik esaten genuen, eta, orain, gainera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak arrazoia eman digu. EAJ/PNV alderdiak urte askotan diru publikoa interes pribatuen esku jarri zuen Zumaian, legea bete gabe, eta Esarbe enpresari 4.000.000 € eman zizkion.

Zumaiako Udalaren egoera zorrotz aztertu du Epaitegiak eta hain eredugarria omen zen EAJren urteetako kudeaketa zalantzan jarri du. Argi eta garbi esan du EAJk prozedura ilegalak erabili zituela Esarberen alde. Eta horrek konfirmatu egiten du guk askotan salatu izan duguna: Zumaian Esarbek gobernatu zuela 16 urtez.

Ez da normala, ezta zilegia ere, enpresa pribatu batek hainbesteko boterea edukitzea Udalean, ezta hainbesteko dirutzak kobratzea ere. Herrian garatu diren proiektu garrantzitsuenak (Babes Ofizialeko Etxebizitza guztiak, Beheko plazako aparkalekuaren proiektua…), Esarberen esku utzi izan dira, eta Esarbek beti % 6 kobratzen zuen. Adibidez, zenbakietara ekarrita: Zumaian egin diren Babes Ofizialeko Etxebizitzen kooperatiba guztiak Esarberen esku utzi ziren; 13 bloke egin ziren horrela, 30 milioi € baino gehiagoko lanak, eta Esarbek guztiaren % 6a kobratu zuen, hau da, 2 milioi € inguru. Beheko plazako garajeen proiektuari dagokionez, zergatik zen beharrezkoa Esarberen bidez egitea? Zer abantaila eskaintzen zion, ba, Udalari? 10.000.000 € inguruko aparkalekua egin nahi zuten, eta, egin izan balitz, Esarberentzat, noski, % 6 (hau da, 600.000 € edo 100 milioi pezeta). Esarbek egin beharreko lanak, hainbesteko dirutza kobratzeko? Bi lan esleitzea: proiektua idazteko lanak eta obrak egiteko lanak. Lanak zenbat eta garestiagoak, orduan eta gehiago irabazten zuten guztiek (proiektua idazten eta zuzentzen zutenek, obrak egiten zituztenek eta, noski, Esarbek). Denek bapo kobratu Zumaiako herriaren kontura.

Read the rest of this entry »

Posted in Udal-gobernua | Leave a Comment »

ARALAR-ALTERNATIBARI ERANTZUNA

Posted by zumaiaeginez on 2010(e)ko Abenduak 10

 Zumaia Lantzenen inguruan Aralar-Alternatibak plenoan esandakoak harrituta utzi gintuen, baita ondorenean atera duen oharrak ere, eta idatzi honen bidez erantzun nahiko genieke.

Zumaia Lantzen asko aldatu da legealdi honetan zehar. Gaur egun dugun elkarteak ez du zerikusirik 2007koarekin.

Denbora gutxian, elkartearen kudeaketa-eredua aldatu egin dugu. 18 urtez enpresa berberaren esku egon ondoren, gaur egun Zumaia Lantzenek langile propioak ditu, kudeaketa zuzenaren aldeko apustua egin genuelako. Orain, elkartearen bulegoak ez daude Donostian, Udaletxean bertan baizik; orain erabaki guztiak Zumaian hartzen dira. Read the rest of this entry »

Posted in Udal-gobernua | Leave a Comment »

PLAZAK BETE, UDALBILTZA ASKE !

Posted by zumaiaeginez on 2010(e)ko Urriak 21

Zumaiako Udalak,  “Plazak bete, Udalbiltza aske” ekimenarekin bat egin du eta larunbatean eguardiko 12etan  beheko plazan egingo den elkarretatzera joateko gonbidapena luzatu die herritarrei.

udalbiltza_aske_urriak_23_12etan-copia.jpg

Posted in Udal-gobernua | Leave a Comment »

GEZURRETAN, HERRITARRAK BELDURTU NAHIAN

Posted by zumaiaeginez on 2010(e)ko Ekainak 30

Ekainaren hasieran prentsan azaldu ziren oposizioko zinegotzi batzuk (PNVkoak, PSOEkoak eta Pilar Etxabe) eta Udal Gobernuaren aurkako hainbat salaketa egin zituzten. Ohar honen bidez, Ezker Abertzaleak akusazio horiek guztiak gezurtatu nahi ditu eta zumaiarrei azaldu nahi die zein den Udalaren benetako egoera ekonomikoa.  Prentsa-agerraldia egin zuten “Udalbatzarreko gehiengo osoa” osatzen duten 7 zinegotzi horiek, baina esan beharra daukagu gehiengoa, Zumaian behintzat, herritarrek erabaki zutela: Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutakoa; hain zuzen ere, horregatik gaude gu gobernuan eta PNV oposizioan. Prentsaurrekoan zegoen zinegotzi batek (Pilar Etxabek) ere halaxe erabaki zuen eta bera izen zen alkatea aukeratzeko “promotoreetako” bat.  Prentsaurrekoa ez zuten eman Udalaren egoera ekonomikoa herritarrei jakinarazteko, baizik eta herritarrengan kezka eta beldurra sortzeko, Gobernua desprestigiatzeko. Komunikabideetan, honelakoak esan zituzten: Read the rest of this entry »

Posted in Udal-gobernua | Leave a Comment »

Gezurrak hanka motza du

Posted by zumaiaeginez on 2010(e)ko Martxoak 18

Beti bezala, kritika gogorrak entzun behar izan ditugu EAJ-PNVko zinegotzien ahotik, eta oraingoan ere erakutsi dute Udal Gobernu hau kritikatzeko edozer gauza erabiltzeko prest daudela, baita gezurrak ere. Zumaiako herriak ez ditu merezi beroien burua zuritzeko GEZURRAK erabiltzen dituzten zinegotziak, eta EAJ-PNVko zinegotziak gezurretan ari dira eta gezur horiek erraz demostra daitezke.

Ardantzabide-frontoia

“2007an ez ziren akordatu ere egin frontoiarekin, eta etxebizitzekin hasteko lizentziak eman zizkioten”, diote inongo lotsarik gabe.

2006ko ekainaren 1ean Gobernu Batzordeak 4 obra baimen eman zituen, eta horien artean zegoen Ardantzabideko 45 etxebizitza, lokal eta garajeen obra baimena. 2006an, guk dakigula, Maria Eugenia Arrizabalaga zen alkatea eta aktan jasota dagoenaren arabera, Tokiko Gobernu Batzorde hartan, Maria Eugenia Arrizabalaga zen lehendakaria eta bertaratu ziren zinegotziak Asier Esnal, Manuel Zubia eta Lide Amilibia ziren. Beraz, lizentzia 2006an eman zuten, beraiek, eta orain guk eman dugula esaten datoz! Aurpegia behar da, gero! Aktak publikoak dira eta edonork kontsulta ditzake Udalaren webgunean.

Gezurra esateaz gain, beste egia bat ere ez dute esaten, ordea: frontoia egiteko lizentzia ere eskatu zuela promotoreak 2005-eko uztailaren 18-an eta ez ziotela eman. Eskatu zuenean eman izan baliote, gaur frontoia egina egongo zen. Read the rest of this entry »

Posted in Udal-gobernua | Leave a Comment »

Eskulturak irudikatzen duena

Posted by zumaiaeginez on 2010(e)ko Urtarrilak 12

2009ko abenduaren 30ean, ez ohiko pleno berezia egin zen Zumaiako Udaletxean, gai bakarrarekin: Gernikako parkeko eskultura. Gaia hori zen, baina beste hainbat gauzaren adierazgarri eta irudi izan zen plenoa bera eta bertan hartutako erabakia. Horregatik, Zumaiako Ezker Abertzaleak bere iritzia azaldu nahi du gaiaren inguruan.

Lehenik eta behin, ordea, denboran atzera egin nahi dugu, gaia eta testuingurua hobeto ulertzeko. 2007ko udal-hauteskundeen ondoren, lehenengo plenoan Iñaki Agirrezabalagak irten zuen alkate, eta negoziazioen ondoren, Gobernu Taldea bi alderdik osatu genuen: EAE-ANVk eta Eusko Alkartasunak, guztira 5 zinegotzirekin (13tik).  Ardurak eta batzordeak banatu ondoren, adostutako programa gauzatzen hasi ginen. Baina berehala sortu ziren arazoak eta oztopoak Gobernu Taldearen barruan, batez ere Kultura batzordeburuarekin (Pilar Etxaberekin), ez genuelako berdin ulertzen taldean lan egitea eta adostutako programa hura nola bete behar zen. Izan ere, Kultura batzordeburua erabakiak bere kasa eta nahi bezala hartzen hasi zen, gainerako gobernukideei kontsultatu gabe, eta batzuetan adostutako programaren aurka ere bai; karguan egon zen bitartean, Kultura batzordeburua ahalegindu zen nahi zuen guztia egiten (programarekin bat etorri edo ez), gustatzen zitzaiona bultzatzen eta gustuko ez zuena baztertzen, eta denboran gero eta nabarmenagoak eta ugariagoak izan dira desadostasunak eta tira-birak Gobernu Taldearen barruan. Azkenean, ordea, arazoa lehertu da eta babestu zuen alderdiaren konfiantza galdu ondoren, Gobernu Taldetik kanpo geratu zen Pilar Etxabe zinegotzia. Read the rest of this entry »

Posted in Udal-gobernua | Leave a Comment »