zumaia eginez

Zumaiako Ezker Abertzalearen bloga

Ezker Abertzaleak bere apustuarekin jarraituko du, ez dezala inork zalantzarik izan

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 25

Epaitegi Gorenak hartu duen erabakiaren aurrean, zera adierazi nahi dio ezker abertzaleak Euskal Herriari:

Epaitegi Gorenak Sortu alderdi bezala inskribitzea debekatuz hartu duen erabakia politikoa da. Ezker Abertzaleak estrategia politiko jakin baten baitan kokatzen du Epaitegi Gorenaren erabakia, Euskal Herrian zabaldu den aro edo fase berria galgatu eta bahitzeko borondatean.

Zeregin honetan ardura berezia hartu du PSOE alderdiak, Euskal Herrian zabaldu den egoera berriari inposaketa eta errepresioaren ildoan sakonduz erantzun bait dio, demokrazia eta eskubideen alorrean zaindu beharreko oinarriak eta formak erabat galduta.

Read the rest of this entry »

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »

Ezker abertzalea legeztatzearen aldeko MANIFESTAZIOA Bilbon!

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 25

Gernikako Akordioak Apirilaren 2rako manifestazioa deitu du Bilbon . Martxaren leloa “Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!” izango da eta  17:30ean  abiatuko da Casillatik .

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »

Martxoak 25, Zero Zabor Zumaian taldearen aurkezpena.

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 24

Ostiralean, martxoak 25, Zero Zabor Zumaian taldearen aurkezpena egingo dugu Forondan.

Ekitaldia bi zatietan banatu dugu, lehenengoa “Usurbilgo Itunaren” inguruan herrian lortu ditugun atxikimenduak aurkezteko eta, bigarrena, Gipuzkoan nahiz Zumaian, hiri hondakinei buruzko solasaldia egiteko. Horretarako, Hernanin Zero Zabor taldekidea den Peio Zubiria eta Usurbilgo Atez atekoaren Jarraipen Batzordeko Joxe Mari Irazusta gurekin egongo dira.

Beraz, arratsaldeko 18,30etan bilduko gara herriko eragileekin eta Itunaren sinadurari ekingo diogu. 19etan, berriz, taldea sortzeko arrazoiak, taldeak dituen helburuak eta egin nahi duen bidea aurkeztuko ditugu.

http://zerozaborzumaian.wordpress.com/

Posted in Atez ateko zabor bilketa | Leave a Comment »

Sortu ez erregistratzea erabaki du Auzitegi Gorenak

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 23

Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoak Sortu ezker abertzaleko alderdia ez erregistratzea erabaki du, 21:50ak aldera jakin denez. Aretoko hamahiru epaile erregistroaren aurka azaldu dira eta hiru alde, boto partikularra emanda. Astelehenean eta atzo egin zituzten Gorenean auzi saioak, eta magistratuak gaur goizeko hamarretatik deliberatzen izan dira. Autoa datozen egunotan jakinaraziko dute, Goreneko iturriek esan dutenez.

Sortuk orain Espainiako Auzitegi Konstituzionalera helegitea sartzeko aukera du. 30 eguneko epea dauka. Udal eta foru hauteskundeak maiatzaren 22an izango dira. Litekeena da astirik ez izatea bozetara aurkezteko.

Read the rest of this entry »

Posted in Hauteskundeak | Leave a Comment »

“Duintasunetik garaipenera”, Beñat Lizeagaren gutuna espetxetik

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 23

Badira lau hilabete pasatxo etxeko atea azken aldiz zabaldu genuela. Lau hilabete familia, lagunak, unibertsitatea…, eguneroko bizimoduarekin genuen soka bortxaz moztu zigutela.

Demokraziaren irakaspen bat eman nahi izan ziguten urriaren 22an ere. Goizeko ordu txikietan, hortzetaraino armaturiko poliziak, gure etxeetara sartu, guztia hankaz gora jarri eta bertan aurkitu zituztenak inkomunikatu eta torturatuz. Ihes egitea lortu genuenok Hego Euskal Herria utzi behar izan genuen. Torturatuak izateko arriskua motibo sobera baitzen alde egiteko.

Kartelak jarri eta manifestazioetara joaten garen terroristak omen gara. Eremu autogestionatuen alde lan egiten dugun eta etxebizitza eskubidearen alde borrokatzen garen terroristak. Horiexek izan dira gu atxilotu eta kartzelaratzeko froga bakarrak. Horiexek gazteok kaleetatik ateratzeko aitzakiak.

Read the rest of this entry »

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »

Frantziak beste hiru gazte independentista Espainiaratuko ditu!

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 22

Paueko Auzitegiak (Frantzia) Jacint Ramirez, Xalbador Ramirez eta Endika Perez gazte independentistak Espainiaratzea erabaki du gaurko euroagindu saioan, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala eskatuta. Hirurek helegitea sartzeko asmoa daukate.

Gaur zortzi Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga eta Bergoi Madernaz gazteen kontrako neurri bera hartu zuen Pauek, baina, hirurek helegitea aurkeztu zutenez, auzia ordutik gehienez beste 40 bat egunez luza daiteke —bitartean preso jarraitu behar dutela erabaki zuen epaileak—.

Read the rest of this entry »

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »

Martxoak 20an, FLASH MOB erraldoia Zubietan!

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 18

FLASH MOB erraldoia Zubietan egingo dugu, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Asmoa da Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzea, enerjia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.

Read the rest of this entry »

Posted in Atez ateko zabor bilketa | Leave a Comment »

Beñat eta beste bi gazte independentista Espainieratzea erabaki dute!

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 15

Paueko auzitegiak Beñat Lizeaga, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz gazte independentistak Espainieratzea erabaki du. Hau salatzeko, kontzentrazioa egin da Zumaian eta 60 bat lagunek hartu dute parte.

Gobernu Frantsesak eta  Espainiarrak inpunitate osoz jarraitzen dute Euskal Herritarren aurkako errepresio bortitzarekin. Atxiloketak, inkomunikazioa, torturak , euroaginduak, entregak eta beste hainbat tresna erabiltzen dituzte gure Herriaren aurka, eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratuz.

Zapalkuntza honen aurrean ezin gara ezer egin gabe geratu. Denon ardura da injustizia hauekin amaitzea eta horretarako ezinbestekoa da herritarron aktibazioa. 

Eskubide Zibil eta Politikoen alde, Euroagindurik Ez! Entregarik Ez!

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »

“Arabiar mundua iraultza gosez” HITZALDIA

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 15

Martxoak 17, Osteguna, Martxelo Diaz Garako kazetariak, arabiar munduko iraultzaren inguruko hitzaldia emango du arratsaldeko 19:30ean Inpernupe Kultur Elkartean

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »

Martxoak 15,19:30ean KONTZENTRAZIOA!

Posted by zumaiaeginez on 2011(e)ko Martxoak 14

Beñat eta beste sei gazte independentistek bihar jasoko dute euroaginduaren epaila. Hau salatzeko, deialdia zabaltzen diegu herritar guztiei, bihar Martxoak 15, arratsaldeko 19:30ean, Magnolio aurrean egingo den Kontzentrazioan parte hartzeko.

Euroagindu eta Entregarik Ez!

Posted in Bestelakoak | Leave a Comment »