Zilarra eta brontzea Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan

Zumaiako arraunlariek bi domina ekarri zituzten Gipuzkoako Trainerilla Txapelketatik: zilarrezkoa emakumezko seniorrek, eta brontzezkoa jubenil gizonezkoek.

Senior gizonezkoek bigarren egin zuten Federazio Sarian. Mutrikun jokatu zen estropada igandean.

Sailkapenak

Asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Trainerilla Ligan bi estropada jokatu dituzte asteburuan, eta zumaiarren emaitzak onak izan dira: garaipen bat (emakumezko seniorrak), bigarren postu bat (jubenil gizonezkoak) eta laugarren postuak (3; emakumezko seniorrak, jubenil gizonezkoak eta senior gizonezkoak) eskuratu dituzte.

Atzoko sailkapenak, Orion.

Gaurko sailkapenak, Getarian.

Garaipen polita

Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren estropada jokatu dute gaur goizean Getarian, eta Zumaiako emakumezko seniorrek irabazi egin dute.

Jubenil gizonezkoak hirugarren izan dira.

Sailkapenak

Datorren asteburuan, beste bi estropada izango dira Ligakoak: larunbatean Orion, eta igandean Getarian.

 

 

Gipuzkoako Trainerilla Liga: gaurko emaitzak

Pasai Donibanen jokatu dute Gipuzkoako Trainerilla Ligako bosgarren jardunaldia, eta emaitzak hemen aurki daitezke:

 

http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/130504_pasai_donibane_2.pdf

 

 

Hirugarren, emakumezko seniorrak Euskadiko Batel Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketan, Legution, Zumaiak brontzezko domina bat lortu du. Emakumezkoen senior ontzia izan zen hirugarren, San Juanen eta Getxoren atzetik.

Beste bi ontzi ere aritu ziren finaletan, Federazio Sarian biak (larunbateko sailkatze estropadan, bosgarren eta zortzigarren postuen artean geratu ziren ontzien jokatzen dute): emakumezkoetan, infantilak bigarren izan ziren, eta gizonezkoak hirugarren.

Bosgarren egin zuten bi trainerillek Gipuzkoako Ligako bigarren estropadan

Gipuzkoako Trainerilla Liga asteburuan hasi da, bi estropadarekin, eta zumaiarrak atzokoan izan ziren, Zarautzen. Bi ontzi ariko dira senior gizonezkoetan, eta biak aritu ziren.

Zumaia B Federazio Sarian ariko da, Ligatik kanpoko lehiaketan, eta bosgarren egin zuen.

Zumaia A Ligan ariko da, eta bosgarren izan zen hau ere.

Sailkapenak

Zumaiak irabazi du emakumezkoen I. San Telmo Trainerilla Saria. Gizonezkoetan Orio gailendu da

Estropada giro ederra izan da gaur arratsaldean Zumaian. San Telmoetako Trainerilla Saria jokatu dute, eta emakumezkoetan, Zumaiak erraz irabazi dio San Juani. Lehen aldiz izan da emakumezkoen txanda estropada horretan.

Gizonezkoetan, Oriok irabazi du, eta Zumaiako bi ontziak bosgarren eta zazpigarren izan dira.

Hauek denbora guztiak:

EMAKUMEZKOAK

1. ZUMAIA   12.08,54

2. San Juan     12,81 segundora

GIZONEZKOAK

1. Orio   10.18,84

2. Hondarribia 62 ehunekora

3. San Pedro  10,15 segundora

4. San Juan    12,35 segundora

5. ZUMAIA B  17,63 segundora

6. Getaria 19,61 segundora

7. ZUMAIA A  24,44 segundora

8. Zarautz 54,94 segundora

 

 

Gipuzkoako Batel Txapelketan: zilarrezko domina bat eta Federakuntza sari bat

Gipuzkoako Batel Txapelketako finalak izan dira gaur eguerdian Pasaian,eta Zumaiak zilarrezko domina bat irabazi du. Emakumezkoetan izan da, seniorretan.

Federazio Sarian, infantil gizonezkoetan, irabazi egin dute zumaiarrek. Atzo finaletik kanpo geratu ziren lau ontziek jokatu dute Saria hori.

Emaitza guztiak, hemen.

Emakumezkoen estropada aurreneko aldiz San Telmo Trainerilla Sarian

30. edizioa izango du igandekoa San Telmo Trainerilla Sariak, eta berrikuntza handi batekin dator aurten: emakumezkoen estropada ere izango da aurrenekoz. Hain zuzen, Zumaia eta San Juan lehiatuko dira Sariari hasiera emango dion lehian, 18.00etatik aurrera.

Generoen berdintasunaren bidean, beste urrats bat eman nahi izan du horrela Zumaiako Arraun Elkartearen zuzendaritza berriak.

Emakumezkoen probaren ondoren, gizonezkoen txandak jokatuko dira. Hauek dira lau txandak:

  • Getaria-Zarautz
  • Orio-Hondarribia
  • Zumaia-San Juan
  • Zumaia-San Pedro

Gipuzkoako Batel Txapelketa asteburuan izango da

Gipuzkoako Batel Txapelketa bihar eta etzi jokatuko da Pasaian. Zumaiak bost ontzi eramango ditu: infantiletan emakumezkoena eta gizonezkoena; kadeteetan eta jubeniletan gizonezkoena; eta azkenik, seniorretan emakumezkoena.

Biharko sailkatze estropada izango da, eta maila bakoitzean lau denbora onena egiten dutenek jokatuko dute txapelketa igandean. Bi egunetan 12:00etan hasiko dira estropadak.

Next Page »