Bi aste joan dira Euskadiko txapelketa jokatu zenetik. Estropada ondorena ezohikoa izan zen, Zumaia-Getariak eremuaren aurkako errekurtsoa jarri zuela eta. Orain, Hondarribiak auzi bidean jarri nahi omen du gaia. Estropadaz eta ondorengoaz, hauxe idatzi du Irati Manzisidor arraunlariak.
Archive for Abuztua, 2008
Irati Manzisidorren analisia Euskadiko txapelketaz
Published 2008(e)ko Abuztuak 13 Analisia Leave a CommentJoan den San Ignazio egunean Lekeitioko uretan jokatu zen emakumeen lehendabiziko Euskadiko traineru txapelketa. Ustez ospakizunez jositako estropada handia izan behar zuenak, ordea, zorigaiztoko gertakari izaten amaitu zuen. Izan ere, arraun munduan zoritxarrez hain ohikoa den bezala, uretan hasitako estropada bulegoetako estropada bilakatu zen bataren eta bestearen haserreez lagundurik.
Arraunlariak animatzeko, zapi gorriak salgai daude Txalapartan, bost eurotan. Elastikoak ere bertan saltzen dira, hamar eurotan.
Abuztuaren 2an, Donostian, Loiolako VII. Bandera jokatu zen, eta Zumaiako Arraun Elkarteak garaipena lortu zuen jubenil-seniorretan.
Ofizialki osatu da Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkartea
Published 2008(e)ko Abuztuak 7 Albisteak Leave a CommentEusko Jaurlaritzak onartu ditu Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartearen estatutuak, eta honenbestez, ofizialki eratu da elkarte berria. Ondorioz, hemendik aurrera bi elkarte ezberdin izango dira Aita Mari Arraun Elkartea eta Zumaiako Aita Mari Arraun Kirol Elkartea, aurrenekoaren batzarrak iazko azaroan onartu bezala. Arraunarekin lotutako guztia bigarren elkartearen esku geldituko da. Izena luzea denez, eta gauzak errazte aldera, beste izen hau erabiliko dute: Zumaiako Arraun Elkartea.
Hauxe da behin-behineko zuzendaritza-batzordea. Gerora, jende gehiago sartzeko aukera ez dute baztertzen.
Presidentea: Luis Mari Goikoetxea
Idazkaria: Juanjo Galarraga
Bokalak: Javier Osa, Xeberiano Yeregui, Luis Mari Osa, Bixente Aizpurua eta Joxe Antonio Amilibia.
Festa ederra
Igandean Zumaian bizitako giroa oso estropada gutxitan (inon ez esatearren) bizi izan da aurten. Goizean goiztik giro ederra nagusitu zen kalean, “gala eguneko” traje dotoreak gorde (gutxiren batek oraindik irauten zuen), eta arraun elkarteetako koloretako nikiek hartu zutelarik tokia. Talde ezberdinetako zaleak elkarrekin nahastu eta arranpla zein barra muturrean ostadarra zirudien markoa ikusteko parada izan genuen, gorria nagusi zelarik, noski!
Guzti hau ikusita, denok izaten dugu zaleen aurrean paper txukun bat egiteko nahia. Halakoetan ordea, beste askotan bezala, kirioek ez dute batere laguntzen. Urduritasuna ez da inoren lagun, baina konfiantza ere handia zen etxean estropada dotore bat egiteko behingoz. Azken urteetan ez dugu lortu zaletuen aurrean gure maila erakustea eta aurten horixe zen helburuetako bat.
Hasieratik indartsu atera ginen, baina argi geratu zen Enbata ontziak maila bat gora egin duela azken estropadetan. Larunbatean ere erakutsi zuen indartsu daudela eta eusten saiatu arren, ez genuen lortu. Lehia beraz, txandako bigarren posturako zen Pedreñarekin. Azken unera arte parean ibili ginen, baina azken txanpan aurrea hartzea lortu genuen zaleuen bultzadarekin. Azkenik txandan bigarren postua eta sailkapen nagusian, zazpigarren. Gure lanarekin gustura geratu ginen arraunlariok, baina zapore gazi-gozoa geratzen da laugarren postua 6 segundu eskasetara zegoela ikusiaz.
Orain, asteburu bat dugu estropadarik gabe, Espainiako Txapelketa jokatuko baita Castron eta gu ez baikinen bertan aritzeko sailkatu. Horrenbestez, 6 segundo eskas horiek irabazteko gogor entrenatzen jarraitu beharko dugu, hurrengo Zarauzko Estropadetan emaitza hobea lortu ahal izateko. Zarauzko Enbata ontziak Zumaian irabazi ostean, ea Zumaiako Telmo Deun ontziak Zarautzen irabazten duen. Horixe da gure hurrengo helburua!
Zumaia-Getariari omenaldia egin zitzaion atzo
Published 2008(e)ko Abuztuak 4 Albisteak Leave a CommentZumaiako Ikurrinaren baitan, emakume arraunlariek ere tartea izan zuten, omenaldia egin baitzitzaien. Zumaia-Getariak trainerua ureratu zuen, eta Iñaki Agirrezabalaga alkateak txapela oparitu zien. Libana Taboada patroiak jantzi zuen.
Lan ona egin du Telmo Deunek, eta zazpigarren sailkatu da Zumaiako 23. Ikurrinan. Sekulako jendetza egon da estropada ikusten.
Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude.
Luxiaren azterketa hau da: “Gustura gaude. Estropada nahiko osoa egin dugu, aurreko egunetako gorabeherarik gabe, eta bada zerbait. Gainera, ez zaigu kale onena tokatu, baina azkenera arte eutsi diogu Pedreñari, eta pasatu ere bai bukaeran. Nekea hor dago, eta aste hau ederki etorriko zaigu indarrak hartzeko, asteburuan ez daukagulako estropadarik. Azkeneko txandakoen jardunarekin nago harrituta. Eguraldi hobea izan dute, baina hala ere, Castro eta San Pedro gertu izan ditugu”.
Telmo Deun bederatzigarren izan da Getxoko Estropadan. Txanda bukatu eta gero, errekurtsoa aurkeztu dute klubeko ordezkariek, azken luzean Zarautz eta Cabo zumaiarren kalean ibili direla argudiatuta. Baina epaileek, oraingoz, behintzat, ez diote erantzunik eman.
Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude.
Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Lehen bi luzeetan ederki joan gara, baina beste bietan ezinean aritu gara. Nekea ari gara nozitzen, eta osteguneko estropadak ere ez digu mesede handirik egin. Horrez gain, azken luzean, ondo gentozen momentuan, Zarautz eta Cabo gure kalean sartu dira, eta itxi egin gaituzte”.
Goikok hau esan du errekurtsoaz: “Uretako epaileak beren kalerantz bidali ditu azken luzean Zarautz eta Cabo, baina ez diote kasurik egin. GPSan garbi ikusten da nola etorri diren gure kaletik, eta horrek kalte egin digu, olatu denak kendu dizkigutelako”.
Aurten ere jokatu da batelen Trophee Teink estropada. Hamaseigarren ekitaldia izan da, eta hamasei ontzi aritu dira, tartean hiru zumaiarrek osatutakoa: Xebastian Leitzak, Jon Larrañagak eta Joseba Urbietak.
Asteartean ekin zioten lanari, Bilbon, eta gaur heldu dira Donibane Lohizunera, ibilbidea etapetan eginda: Bilbo-Bermeo; Bermeo-Lekeitio; Lekeitio-Orio; Orio-Donostia; eta Donostia-Donibane Lohizune. Estropada Ur Ikarak elkarteak antolatzen du, eta Pirinioen bi aldeetako euskaldunen arteko elkarbizitza eta batasuna sustatzeko helburua dauka.
Bihar herriko estropada jokatuko da, San Miguel ligako 11. estropada puntuagarria. 12:00etan ekingo diote lanari arraunlariek, eta txandak gaur Getxon jokatuko den estropada ondoren zehaztuko dira, sailkapen nagusia kontuan izanda.
‘Goiko’k hau esan zuen estropadaz aurkezpenean: “Badakigu estropada irabaztea ia-ia ezinezkoa izango dela. Gure helburua bigarren txanda irabaztea izango da, herritarren aurrean helburu hori lortzen badugu, pozik egoteko moduan izango gara eta”.
Iruzkin berriak