Emakumeen jubenil mailan, Espainiako batel txapelketa irabazi zuten atzo zumaiarrek Santanderren. Tolosa eta Orio izan ziren bigarren eta hirugarren. Zumaiako ontzian arraunlari hauek atera ziren: Mirari Ibarguren, Olatz Arrizabalaga, Nerea Eizagirre, Atsegin Odriozola eta Maider Urbieta.
Arratsaldean, omenalditxoa ere jaso zuten trainerilletako San Telmo sariaren aurretik. Batelean, irteerara gerturatu ziren, eta zaleen txaloak jaso zituzten.
Maila guztietako sailkapenak hemen daude: espainiako-batel-txapelketa.pdf
Archive for Apirila 27th, 2009
Gipuzkoako ligak eta Federazio Kopak bigarren eta hirugarren jardunaldiak izan dituzte asteburuan, eta zumaiarrek hiru garaipen lortu dituzte. Larunbatean, Donibane Lohizunen, Zumaia Bk Federazio Kopako estropada irabazi zuen, eta atzo goizean gauza bera egin zuen Mutrikun. Estropada horretan, emakumeen Gipuzkoako ligan, asteburuko hirugarren garaipena lortu zuten zumaiarrek.
Hemen daude sailkapenak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009426_160907_ligatrainerillas%2009.xls
Hurrengo bi estropadak datorren ostiralean eta igandean jokatuko dira; ostiralean Orion, eta igandean, Hondarribian.
Zarautzek irabazi du trainerilletako San Telmo saria
Published 2009(e)ko Apirilak 27 Albisteak Leave a CommentZarautz izan zen azkarrena atzo trainerilletako 27. San Telmo sarian. Hondarribia, Koxtape eta Zumaia A sailkatu ziren ondoren. Aurreneko lauren artean bi segundo eskaseko tartea izan zen.
Sailkapena:
1. ZARAUTZ 10’23”01
2. HONDARRIBIA 10’23”88
3. KOXTAPE 10’24”52
4. ZUMAIA A 10’25”56
5. ZUMAIA B 10’29”12
6. CASTRO 10’30”27
7. KAIKU 10’38”70
8. ELANTXOBE 11’05”47
Iruzkin berriak