Archive for Apirila, 2009



Gipuzkoako batel txapelketako argazkiak

Argazkilaria: Klaudia Egirao

05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1782.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_2321.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1162.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1061.jpg

05-04-09_campeonato_gipuzkoa_0111.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1381.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_4181.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1521.jpg05-04-09_campeonato_gipuzkoa_1391.jpg

Emakumezkoen jubenil-seniorrak Gipuzkoako txapeldun

Atzo jokatu zen Pasai San Pedron Gipuzkoako batel txapelketa, eta Zumaiako emakumezkoen jubenil-seniorrek txapelketa irabazi zuten. Tolosaldeari zortzi segundo pasako tartea atera zieten. Horrez gain, ziaboga onenaren saria ere eman zioten Maider Zubieta patroiari.
Gizonezkoetan bi bigarren postu eskuratu zituzten zumaiarrek: kadeteetan eta seniorretan. Kadeteak segundo pasatxora soilik gelditu ziren Pasai Donibanetik, eta seniorrei lau segundo kendu zizkien Zarautzek.

Bestalde, Gipuzkoako batel liga ere bukatu da. Larunbatean amaitu zen. Gizonezkoeen kadete mailan, Zumaia A bigarren izan da, eta Zumaia B zazpigarren. Emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia A hirugarren sailkatu da, eta Zumaia  zazpigarren.

Sailkapen guztiak hemen daude, Ligakoak eta Txapelketakoak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/200945_123544_Gipuzkoako%20Batel%20Txapelketa.xls

Gipuzkoako batel txapelketako sailkatze estropada eta Ligako azkena, gaur Pasai San Pedron

Batelen denboraldia amaitzen ari da, eta hala, gaur, Gipuzkoako batel ligako azken estropada puntuagarria jokatuko da Pasai San Pedron. 17:00etan hasiko dira, eta sailkatze estropada ere izango da gaurko hitzordua. Bihar jokatuko dute txapelketa, 09:30ean, leku berean, eta gaur aurreneko zortzi postuetan sartzen diren ontziak lehiatuko dira (senior gizonezkoetan sei batel bakarrik lehiatuko dira gaur). Bihar ez dira elojuaren aurka ariko, txandetan baizik.
Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel eramango ditu gaurko hitzordura:Liga osoan lehiatu diren laurak eta senir gizonezkoak. Liga irabazteko aukerak dauzka gizonezko kadeteen Zumaia Ak, bi puntura besterik ez baitu Pasai Donibane.

« Previous Page