II. Ambilamp Bandera jokatu da gaur eguerdian Zumaian, KAE1 ligako bigarrena, eta Santurtzi izan da onena. Bigarren Camargok egin du, hirugarren Pasai Donibanek eta laugarren Astillerok. Bosgarren Orio B izan da, Oier Aizpurua zumaiarra tostetan duela.
Hemen sailkapenak, gaurkoa eta ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Archive for Ekaina, 2009
Hirugarren sailkatu da Zumaia emakumeen estropadan
Published 2009(e)ko Ekainak 28 Albisteak Leave a CommentGaur eguerdian, Ambilamp Bandera jokatu dute emakumeek Zumaian bertan, eta zumaiarrak hirugarren gelditu dira. Getaria-Tolosak irabazi du Bizkaiko selekzioaren aurretik. Laugarren Astillerok bukatu du.
Zumaiarren gaurko argazki batzuk:
p1011651.JPG , p1011652.JPG, p1011653.JPG, p1011654.JPG, p1011655.JPG, p1011656.JPG
Irati Manzisidorrek honela bizi izan du estropada traineru barrutik: “Atzo baino askoz ere hobeto egin dugu arraunean. Baina igarri egin da bi egunetan ez dugula batere aldaketarik egin. Getaria-Tolosak aldaketak egiteko aukera dauka, eta bentaja handia da bi egunetan bi estropada jokatzeko. Bizkaiko selekzioaren maila onak harritu egin nau, ez nuen uste hain ondo ibiliko zirenik. Baina atzo jai izan zutenez, gaur gu baino freskoago egon dira”.
KAE 2 ligako hirugarren estropada jokatu da gaur eguerdian Donostian, eta Zumaia B seigarren izan da. Orain arteko emaitza onena lortu du honenbestez, aurreko bietan zazpigarren izan baitzen. Zumaiarrak bigarren txandan aritu dira, eta bigarren egin dute Santanderren atzetik, eta Getxo nahiz Santoñaren aurretik. Estropada Trintxerpek irabazi du; bigarren garaipena du ligan.
Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/19/bandera-donostiarra-kaiarriba
Ligako sailkapenean bi postu egin dute gorantz zumaiarrek; seigarren dira orain: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Jokin Urkidik azterketa hau egin du gaurkoaz: “Oso gustura gaude denok. Oso estropada konpletoa egin dugu. Hasieran Santanderrek egin dugu alde, baina askorik ez, eta Santoñari eta Getxori ondo eutsi diegu. Azkenean, bien aurretik bukatu dugu. Aurrekoan, Santanderrek 30 segundo atera zizkigun, eta gaur 10 bakarrik. Pena izan da haizeak lagatzea azkeneko txandan, bestela aurreraxeago sailkatuko ginelako. Baina pozik gaude. Arraunean egiteko garaian ere beste postura batzuk ikusi dizkiegu gaur mutilei; gero eta hobeto ari gara”.
Argazkilaria: Juan Luis Romatet
arrauna-51.jpg
arrauna-4.jpg
arrauna-3.jpg
arrauna-3.jpg
arrauna-21.jpg
Gaur jokatu dute emakumeek denboraldiko lehen estropada, Donostian, eta Zumaia bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta hirugarren Astillero sailkatu da. Ez da beste ontzirik aritu. Bi ziabogetara jokatu dute, eta estropada erdian getariarrek 17 segundo kentzen zizkieten zumaiarrei, eta 33 espainiarrei. Bigarren luzean ez da aldaketarik izan.
Gaurko estropada ez da EuskoTren ligakoa, horiek San Miguel ligarekin batera jokatuko direlako. Beraz, ez du punturik banatu.
Sailkapena: 1. Getaria-Tolosa 11’35”
2. Zumaia 12’03”
3. Astillero 12’50”
Honela aztertu da gaurko estropada Irati Manzisidor arraunlariak: “Espero dut gaur baino gehiago egingo dugula arraunean. Presaka bezala aritu gara, baina normala ere bada, lehenengo estropada izan delako. Aurkariei dagokienez, getariarrak oso indartsu ikusi ditut, eta Astillero uste baino ahulago”.
Zumaian emakumeen estropada aurrenekoz jokatuko da bihar, herriko ontzia bertan dela
Published 2009(e)ko Ekainak 27 Albisteak Leave a CommentBihar egun berezia izango da Zumaiako estropaden historian. Aurrenekoz emakumeen traineruak lehian ikusteko aukera egongo delako. 11:30ean izango da, KAE 1eko estropadaren aurretik, eta ETB 1ek zuzenean emango du. Bertan izango dira herriko arraunlariak ere. Lau traineru lehiatuko dira: Getaria-Tolosa, Bizkaiko selekzioa, Astillero eta Zumaia. Bi luzek eta ziaboga bakarrak osatuko dute estropada eremua.
Zumaiarrak ilusio handiarekin daude biharkora begira. Horixe esan du Irati Manzisidor arraunlariak “Gogo handia daukagu, eta ni, behintzat, ez naiz urduriago jartzen herrian delako”. Zaleen laguntza ere eskatu du: “Gaur Donostian inor ez zegoen, eta bihar espero dut jende gehiago dela izango dela. Gustura hartuko ditugu zaleen txaloak eta oihuak”.
KAE 1eko bigarren estropada jokatuko da bihar Zumaian
Published 2009(e)ko Ekainak 27 Albisteak Leave a CommentBihar estropada izango da Zumaian, KAE 1 ligako bigarrena, hain zuzen. II. BANDERA AMBILAMP-RECICLANDO LA LUZ jarri diote izena estropadari, eta ETB1ek zuzenean emango du 12:00etatik aurrera.
Hauek izango dira txandak (gaur Donostian jokatu den ligako lehen estropadak utzitako sailkapen nagusiaren arabera):
1. Ondarroa, Portugalete, Busturialdea eta Portugalete
2. Zierbena, Donostiarra, Camargo eta Orio B
3. Santurtzi, Astillero, Isuntza eta Pasai Donibane
Hirugarren estropada du bihar Zumaia Bk, Donostian
Published 2009(e)ko Ekainak 27 Albisteak Leave a CommentKAE 2 ligak hirugarren estropada izango du bihar, Donostian, 12:00etatik aurrera. Hantxe izango da Zumaia B, beste hamabi trainerurekin batera. Sailkapen nagusian, zazpigarren dira Jokin Urkidiren arraunlariak.
Hauek dira biharko txandak:
1: Hibaika eta Raspas
2. Donostiarra, Luanco eta Lutxana
3. Santander, Santoña, Getxo eta Zumaia
4. Trintxerpe, Colindres, Deustua eta Mundaka
Joseba Aristi: “Denboraldi txukuna egin nahi dugu”
Published 2009(e)ko Ekainak 26 Elkarrizketa Leave a CommentEmakumeen traineruaren entrenatzailea da Joseba Aristi. Bihar hasiko dute denboraldia, Donostian (16:30ean), eta ez du helburu jakinik jarri nahi. Neguan egindakoa uretan ikustearekin konforme da.
Zer asmo dituzue denboraldirako?
Denboraldi txukuna egin nahi dugu. Asmatzea izango da kontua, egin duguna ondo ateratzea. Arraunean txukun egin nahi dugu, eta uste dut egingo dugula.
Neguko lan osoa trainerura begira egin al duzue?
Bai, hala izan da. Bateletan aldaketa asko egin ditugu, neska asko ibili dira arraunean. Beste horrenbeste egin dugu trainerilletan. Beste aukera izango zen batzuk bakarrik ibiltzea, baina ez genuen inor baztertu nahi, helburua trainerua delako. Txapelketei dagokienez, bateletako Gipuzkoako txapelketan ondo atera zitzaizkigun gauzak, Euskadikoan hortxe-hortxe, eta Espainiakoan ere ondo. Gero, akaso, trainerilletan ez gara nahi bezain ondo ibili.
Helbururik jarri al duzue?
Ez. Denboraldi txukuna egin nahi dugu. Dakiguna egitearekin konforme ginateke.
Estropada kopuruarekin konforme al zaude?
Gutxitxo dira. Ez dugu astero izango, eta ez da ona. Estropadarik ez dagoen asteetan gogorra egiten da entrenatzea. Denera, 10 bat estropada izango ditugu: EuskoTren ligan bi, KAE ligakoen baitan antolatuta, lau bat, Getariak bere kasa bat antolatuko omen du, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak, eta Kontxa, azkenik. Eta eskerrak Gipuzkoako klubak elkartu eta EuskoTren ligara gipuzkoarrok klub bezala joatea lortu dugun… bestela, askoz gutxiago izango ziren eta. Gure ustez, selekzioka joatea ez da zuzena, arraunlari asko kanpoan geldituko liratekeelako, eta horrela ez genuke emakumeen arrauna sustatuko.
Etziko estropada berezia izango da: Zumaian bertan, lehenengo aldiz. Urduri al daude arraunlariak?
Bai. Berezia izango da. Aste honetan aitatu ere ez diegu egin estropadarena, askoz urduriago ez jartzeko. Herritarren aurrean gauzak oso ondo egitera jotzen du jendeak, telebistaz ere botako dute, eta antsietate gehiegi egoteko arrisku galanta. Dakiguna egitera aterako gara, eta gero, gerokoak.
Luxia: “Gure aurreneko helburua mailari eustea da”
Published 2009(e)ko Ekainak 25 Albisteak Leave a CommentGaurko BERRIAn, Zumaiaren berri ematen dute, San Miguel ligako traineruen aurkezpen sortaren baitan. Arraunlarien zerrendaz eta klubeko datu batzuez gain, Luxiari egindako elkarrizketa ageri da. Hemen klikatu dena ikusteko: http://paperekoa.berria.info/kirola/2009-06-25/025/008/Orekaren_olatuan.htm
Iruzkin berriak