Zumaia bosgarren Portugaleten, oso lan ona eginda

San Miguel ligako bigarren estropada oso ona izan da zumaiarrentzat. Bosgarren izan dira. Oso estropada ona egin dute, eta kale zozketan izandako zorte ona baliatu egin dute. Bigarren txandan aritu da Telmo Deun, laugarren kaletik, eta bigarren egin du, Urdaibairen atzetik, eta Orio nahiz Zarautzen aurretik. Bandera San Pedrok irabazi du, San Miguel ligan lortzen duen aurrenekoa.
Sailkapen nagusian bi postu egin du gora Zumaiak, seigarren baita orain, 13 punturekin. Datorren asteburuan, Galizian jokatuko dira bi estropadak, eta larunbatekoan, bigarren txandan izango da Zumaia; alboan izango ditu Zarautz, Pedreña eta Orio.
Gaurko sailkapena hemen: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415409
Eta nagusia hemen: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Luxiak azterketa hau egin du gaurkoaz: “Gustura ibil gara. Atzo ehunekoengatik galdutakoa gaur irabazi dugu. Zorte ona izan dugu kalearekin, baina lastima izan da azken luzean erdirago ezin izan dugula joan, Zarautz ere gertu genuelako. Arraunean ondo egin dute mutilek, baina erritmo pixka bat falta zaigu oraindik; lehiaketak berak emango digu erritmo hori, hala ere. Atzotik gaurkora aldaketa batzuk egin ditut, eta uste genuen bezala, ez dugu batere nabaritu. Igualtsu ibiliko gara aldaketak eginda ere, eta horrek asko laguntzen du”.

1 Response to “Zumaia bosgarren Portugaleten, oso lan ona eginda”


  1. 1 uane baguaxtik 2009(e)ko Uztailak 16 at 14:50

    Getaria B ondo ibili luan orduan, uan ordia komeisyak.

    Aupa Getaria Bko getaiar danak (ekipo erdiya bai gitxiyenez)


Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>