Archive for Uztaila, 2009



Zumaia B, hamargarren

Zumaia B hamargarren izan da KAE 2 ligako seigarren estropadan, Avilesen (Asturias, Espainia). Binaka aritu dira, erlojuaren aurka, eta zumaiarrek Santoñarekin jardun dute. Bandera Getxok irabazi du, Deustua, Santander, Santoña eta Trintxerperen aurretik.

Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Azkarregi atera gara, eta makal bukatu. Lehen luzetik nahi genion Santoñari heldu, eta lortu dugu. Baina bigarren luzean atzean gelditu gara, hirugarrenean atzerago, eta laugarrenean ezinean aritu gara. Aldaketak egin ditugu aurreko astetik, denek izan dezaten estropadetan aritzeko aukera. Bestelakoan, taldea ari da hobetzen”.

Gaur atzo baino askoz hobeto

Zumaia zortzigarren izan da San Miguel ligako seigarren estropadan, Moañan (Galizia). Lehen txanda irabazi die Tiran, Meira eta Arkoteri, eta bigarren txandan aritu den Kaikuren denbora ere ondu du. Sailkapen nagusian bederatzigarren da, 26 punturekin. San Pedrok irabazi du bandera.

Luxia atzo baino gusturago zegoen arraunlarien lanarekin: “Estropada polita egin dugu. Gaur, behintzat, arraunean eginda nekatu gara; atzo, arraunean egin gabe, ito egin ginen eta. Igandetan hobeto moldatzen gara, eta ez dakit zergatik den. Larunbatetan eta igandetan berdin jardun behar dugu, eta hori da gure erronka. Bestelakoan, bigarren txandan egon dira baldintza onenak haizeari dagokionez. Sekulako denborak egiten dituzte goiko taldeek!”

Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415644

Sailkapen nagusia: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Zumaia bigarren Orion

Emakumeen estropada jokatu da gaur Orion, Bixiguaren Bandera, eta Zumaia bigarren izan da (12.01,64). Getaria-Tolosak irabazi du (11.39,59). Hirugarren Astillero izan da (12.18,85), eta laugarren, Hondarribia (12.41,83).

Irati Manzisidorrek azterketa hau egin du: “Arraunean ez dugu ondo egin, baina postu ona lortu dugu. Itsaso txarra zegoen, eta denei egin digu kalte. Getaria-Tolosa beste maila batean dago, eta Hondarribia hobeto ibiliko zela uste nuen”.

Luxia: “Oso gaizki ibili gara, aurreko larunbatean bezala”

Zumaiak ez du lan onik egin gaur, San Miguel ligako bosgarren estropadan Moañan (Galizia). Hamargarren sailkatu da, lehen txandan bigarren egin eta gero, Tiranen atzetik eta Meira nahiz Arkoteren aurretik. Castrok eraman du bandera.

Luxiak honela aztertu da bere arraunlarien lana: “Oso gaizki ibili gara, aurreko larunbatean bezala. Nahi eta ezin. Ez dakit zer ari zaigun gertatzen. Lehen luze txukuna egiten dugu, baina gero, gelditzen hasten gara, eta hortik aurrera, nahi eta ezina izaten da. Bihar saiatuko gara lan hobea egiten”.

Estropadako sailkepena, hemen: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415612

Eta ligakoa, hemen:  http://www.ligaact.com/index.php?idioma=euskara

Zumaia lau estropadetan asteburuan

Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlariek lau estropadetan hartuko dute parte asteburuan. Hauek dira hitzorduak:

-bihar, 16:30ean, Orion, emakumeen estropada, Euskotren ligatik kanpokoa [16:30ean, ETB SATen eta 19:30ean, ETB 1en (diferituan)]. Parte-hartzaileak: Astillero, Getaria-Tolosa, Hondarribia eta Zumaia.

-bihar, 18:00etan, Moañan (Galizian), San Miguel ligako bosgarren estropada (18:00etan, ETB 1en). Zumaia lehen txandan aterako da, Tiran, Meira eta Arkoterekin.

-etzi, 12:00etan, Moañan, San Miguel ligako seigarren estropada (12:00etan, ETB 1en). 

-etzi, 13:00etan, Avilesen (Asturias, Espainia), KAE 2 ligako seigarren estropada. Txanda bakoitzean bi aterako dira, baina erlojuaren aurka jardungo dute.

Zumaia B bederatzigarren Donibane Lohizunen

KAE 2 ligak laugarren estropada izan du gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta Zumaia B bederatzigarren sailkatu da. Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta hirugarren bukatu du, Santoña eta Santanderren atzetik eta Getxoren aurretik. Bandera Deustuak irabazi du. Sailkapen nagusian, zumaiarrak zortzigarren daude, 28 punturekin.
Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Hurrengo estropada datorren igandean dute, Trintxerpen, 12:00etan.

Jokin Urkidik azterketa hau egin du gaurkoaz: “Estropada txarra egin dugu gaur. Arraunketatik kanpo ibili gara; 40 paladatan hasi eta 40 paladatan bukatu dugu. Aurreko astean lan ona egin zutenez, mutilek nahi zuten gaur koska bat gora egin, eta atera egin gara arrunketatik. Santanderren aurretik ibiltzeko gogoz atera dira, baina kalte egin digu hainbesteko gogoak. Astean zehar esan diet arraunketa galduta gabiltzala, eta gaur ikusi da hori. Nola entrenatu, hala lehiatu. Gero, aldaketa asko egin behar izan ditugu, eta batzuek estriborretik baborrera aldatuta aritu behar izan dute. Baina animatuta gaude. Arraunketa lortu genuen lehen, eta hori seinale ona da. Kapaz garela erakutsi dugulako. Uste dut Santander hainbeste bagarela, eta gaur hirugarren egin dute haiek. Segiko dugu lanean”.

Zumaia bosgarren Portugaleten, oso lan ona eginda

San Miguel ligako bigarren estropada oso ona izan da zumaiarrentzat. Bosgarren izan dira. Oso estropada ona egin dute, eta kale zozketan izandako zorte ona baliatu egin dute. Bigarren txandan aritu da Telmo Deun, laugarren kaletik, eta bigarren egin du, Urdaibairen atzetik, eta Orio nahiz Zarautzen aurretik. Bandera San Pedrok irabazi du, San Miguel ligan lortzen duen aurrenekoa.
Sailkapen nagusian bi postu egin du gora Zumaiak, seigarren baita orain, 13 punturekin. Datorren asteburuan, Galizian jokatuko dira bi estropadak, eta larunbatekoan, bigarren txandan izango da Zumaia; alboan izango ditu Zarautz, Pedreña eta Orio.
Gaurko sailkapena hemen: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415409
Eta nagusia hemen: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Luxiak azterketa hau egin du gaurkoaz: “Gustura ibil gara. Atzo ehunekoengatik galdutakoa gaur irabazi dugu. Zorte ona izan dugu kalearekin, baina lastima izan da azken luzean erdirago ezin izan dugula joan, Zarautz ere gertu genuelako. Arraunean ondo egin dute mutilek, baina erritmo pixka bat falta zaigu oraindik; lehiaketak berak emango digu erritmo hori, hala ere. Atzotik gaurkora aldaketa batzuk egin ditut, eta uste genuen bezala, ez dugu batere nabaritu. Igualtsu ibiliko gara aldaketak eginda ere, eta horrek asko laguntzen du”.

Zumaia, ondo, zortzigarren izan da Bilbon

San Miguel ligako lehen estropada jokatu da Bilbon gaur arratsaldean, eta Zumaia zortzigarren izan da. Lan ona egin dute arraunlariek, eta segundo pasatxogatik ez dira seigarren izan, oso gertu izan dituztelako Zarautz (seigarren) eta Urdaibai (zazpigarren). Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta denbora txarrena egin du, baina Hondarribiak eta Pedreñak zazpi segundo soilik atera dizkiote, eta Zarautzek segundoa pasa. Castrok irabazi du estropada.
Hemen gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415367
Eta hemen sailkapen nagusia: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara
Luxiak honela aztertu du mutilen lana: “Bastante gustura nago, bai, gustura. Pena izan da segundo eta erdigatik seigarren ez izana. Bestela, ondo dago; Castrok, egin duen estropada eginda, 20 segundo baino ez dizkigu atera guri, eta gainerako batzuk berdinduta gaude, eta gu tartean gara, hortxe gaude. Ea bihar zorte ona izaten dugun kale zozketan”.
Bihar Portugaleten dute hitzordua 12 traineruek, 12:00etan (ETB 1), eta kale zozketak eragin erabatekoa izango du, alde handia dagoelako batetik bestera. Zumaia bigarren txandan ariko da, Orio, Urdaibai eta Zarautzekin. Lehenengoan Arkote, Meira, Kaiku eta Tiran aterako dira; aurrenekoan, Pedreña, Hondarribia, San Pedro eta Castro.

Zumaia B, bihar Donibane Lohizunen

KAE 2 ligako laugarren estropada jokatuko da bihar Donibane Lohizunen (Lapurdi). Hantxe izango da Zumaia B. 11:30ean ekingo zaio, eta ohiko moduan jokatuko da. Lehen txandan Raspas eta Lutxana aterako dira; bigarrenean, Hibaika, Luanco eta Kaiarriba; hirugarrenean, Santoña, Getxo, Zumaia B eta Santander; laugarrenean, Mundaka, Deustua, Colindres eta Trintxerpe. Sailkapen nagusian seigarren dira zumaiarrak, 22 punturekin. Hemen ikus daiteke sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Gaur ekingo dio Zumaiak San Miguel ligari

Gaur arratsaldean hasiko da San Miguel liga, Bilbon. 18:00etan da estropada (ETB 1), eta erlojuaren aurka ariko dira hamabi traineruak, hiru txandatan banatuta. Hurrenkera honetan aterako dira: Arkote, Meira, Kaiku eta Tiran; Zumaia, Hondarribia, Pedreña eta Zarautz; San Pedro, Orio, Castro eta Urdaibai.  
Bihar jokatuko da ligako bigarren estropada, Portugaleteko eremu bihurrian, kaleen artean sekulako aldea dagoelako. 12:0etan hasiko da (ETB 1). Ohiko moduan jokatuko da, eta gaurko sailkapenak zehaztuko ditu txandak: azken laurak lehenengoan ariko dira, hurrengo laurak bigarrenean, eta lau onenak hirugarrenean.
Duela astebete hauxe esan zion Luxiak BERRIA egunkariari, ligaz galdetuta. Hemen ikus daiteke: http://paperekoa.berria.info/kirola/2009-06-25/025/008/Orekaren_olatuan.htm#despiezea1

« Previous Page