Archive for Iraila 3rd, 2009

Zumaia oso gaizki Kontxako sailkatze estropadan: hamabosgarren

Bukatu du denboraldia Zumaiak eta hala hobe. Oso justu amaitu dutelako. Gaurkoa adibide. Kontxako sailkatze estropadan 15. izan da. Adibide bat besterik ez da, baina sasoi guztian atzetik nabarmen izan duen Arkotek aurrea hartu dio gaur. Aurrena atera da Telmo Deun, eta bigarren luzean pasatu egin du Kaikuk, minutu bat lehenago abiatu arren zumaiarrak.

Iganderako hauek sailkatu dira: Kaiku, Urdaibai, Castro, Orio, Pedreña, San Pedro eta Hondarribia. Igandeko bi txandak honela gelditu dira: aurrenekoan, Urdaibai, Pedreña, Hondarribia eta Donostiarra. Bigarrengoan, Kaiku, Castro, Orio eta San Pedro.

Luxiaren azterketa gaurkoaz: “Ezer ez esatea da onena. Ez joan eta ez etorri, ez dugu ezer egin. Oso justu bukatu dugu denboraldia. Kaiku ere gainean izatea ez zen lagungarri izango. Bagenekien ia ezinezkoa zela sailkatzea, eta agian, etsita ere atera gara. Kontuak kontu, oso estropada txarra egin dugu”.

Gaurko sailkapena: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?temp=11&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&cat=4

Zumaia aurrena aterako da Kontxako sailkatze estropadan

Eguerdian egin da zozketa, eta Zumaia aurrena aterako da, 18:00etan. Minutuz minutu, hurrenkera honetan joango dira, lehenik A multzokoak direla eta gero Bkoak: Zumaia, Kaiku, Castro, Zarautz, Urdaibai, Hondarribia, Pasai Donibane, Tiran, Astillero, Pedreña, San Pedro eta Orio; Deustua, Zierbena, Isuntza, Nautico Vigo, Cabo Cruz, Luanco, Perillo, Santurtzi, Hibaika, Trintxerpe, Arkote eta Camargo.
Eguraldiari dagokionez, Donostian dauden klubeko ordezkariek esan dutenez, itsasoa dago eta haizea ere bai.