Bihar Errenterian zen jokatzekoa Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada, baina bertan behera utzi dute, haizearengatik.
Archive for Otsaila, 2010
Orioko traineru jaitsiera bertan behera gelditu da
Published 2010(e)ko Otsailak 26 Albisteak Leave a CommentHaize handia dago iragarrita bihar arratsaldetik aurrera, eta horregatik, bertan behera gelditu da Orioko traineru jaitsiera. Beste egunen batean jokatuko dela esan dute antolatzaileek, baina ez dute egunik zehaztu.
Bihar, arraunlari guztiak lehiaketan… haizeak uzten badu
Published 2010(e)ko Otsailak 26 Albisteak Leave a CommentBihar bete-beteko eguna izango da Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlarientzat. Denak izango dira lehiaketan. Senior gizonezkoen bi traineruak Orion ariko dira, bertako 16. Jaitsieran. 68 ontzi aterako dira denera, erlojuaren aurka. Zumaia B 16:09an hasiko da lehian, eta Zumaia A 16:28an. Irteerako zerrenda hemen dago: http://estropa.net/berriak/archive/2010/02/25/oriako-xvi-traineru-jaitsiera-irteera-eta-ordena-ofiziala/Gainerako arraunlariak Errenterian izango dira, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropadan: infantil, kadete eta jubenil gizonezkoak, eta jubenil-senior emakumezkoak. 15:00etan hasiko da estropada.Hori guztia aurreikusten da biharko, baina haize handia ere iragarrita dago. Eta ikusi egin beharko da estropadak jokatuko diren edo ez. Bizkaian, esaterako, bertan behera utzi dute bertako Batel Ligako estropada.
Hemen daude: http://picasaweb.google.com/Arrauner/Hondarribi200210#Argazkilaria: Klaudia Egirao
Zumaia A seigarren eta Zumaia B hogeita bigarren Hondarribiako jaitsieran
Published 2010(e)ko Otsailak 20 Albisteak Leave a CommentTraineruen Hondarribiako jaitsiera jokatu da gaur arratsaldean, eta Zumaia A seigarren izan da. Zumaia B hogeita bigarren. Urdaibaik irabazi du –21.05,94, Pedreña –7 segundora–eta Orioren –15 era– aurretik. Laugarren Koxtape A izan da –18ra–, eta bosgarren Hondarribia A-37ra–. Zumaia A 43 segundora sartu da. Atzetik izan ditu Kaiku, Santurtzi, San Pedro A, Hondarribia B, Castro B, Castro A eta Zarautz, besteak beste. Zumaia B bi minutu eta zortzi segundora sartu da.Hurrengo jaitsiera datorren zapatuan izango da, Orion, eta han izango dira zumaiarrak.Hondarribiako sailkapena hemen: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?temp=12&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&cat=4
Batelen Gipuzkoako Ligako bigarren estropadako argazkiak
Published 2010(e)ko Otsailak 8 Argazkiak Leave a CommentTrintxerpen jokatu da gaur batelen Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia. Zumaiako bost ontziak bost onenen artean sailkatu dira: emakumezkoetan, hirugarren eta laugarren izan dira jubenil-seniorretan –Tolosaldeak irabazi du–; gizonezkoetan, infantilak bosgarren postuan sartu dira –Pasai Donibane A nagusitu da–, kadeteek laugarren bukatu dute –Ilunbe izan da onena–, eta jubenilek laugarren egin dute –Ilunbek irabazi du.Ligako sailkapenean, emakumezkoetan, Zumaia B lider da, eta Zumaia A laugarren. Gizonezkoetan, infantilak bederatzigarren dira, kadeteak hirugarren, eta jubenilak bosgarren.
Batelen Gipuzkoako Ligako bigarren estropada, gaur Trintxerpen
Published 2010(e)ko Otsailak 6 Albisteak Leave a CommentBatelen Gipuzkoako Ligak bigarren estropada izango du gaur, Trintxerpen. 15:00etan hasiko da. Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel izango ditu bertan: emakumezkoetan bi, biak jubenil-senior mailan; eta gizonezkoetan hiru: infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana.Lehen jardunaldian emakumezkoek egin zuten lanik onena, aurrena eta bigarren sailkatu baitziren. Kadeteak hirugarren izan ziren, jubenilak bederatzigarren eta infantilak kaleratu egin zituzten.
Iruzkin berriak