Emakumezkoek irabazi egin dute Sokoan

Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatu da gaur Sokoan (Lapurdi), eta Zumaia Bk irabazi egin du, emakumezkoen senior-jubenil mailan; Zumaia A bosgarren izan da maila berean. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia seigarren sailkatu da (Pasai Donibanek irabazi du); kadeteek laugarren bukatu dute (Ilunbe izan da onena); eta jubenilek ere laugarren egin dute (Tolosaldea A gailendu da).Sailkapen nagusian honela daude zumaiarrak: emakumezkoetan, Zumaia B bigarren da 39 punturekin (Tolosaldeak 40 dauzka), eta Zumaia A laugarren, 33rekin. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia zazpigarren dago, 24 punturekin (Pasai Donibane A da lider, 52rekin); kadeteetan, laugarren daude zumaiarrak, 61 punturekin (Ilunbe da lehenen, 72rekin); jubeniletan, seigarren dira, 47 punturekin (Ilunbe da lider, 70ekin).Hurrengo estropada, zazpigarrena, bihar bertan izango da, Getarian, 10:00etan hasita.

0 Responses to “Emakumezkoek irabazi egin dute Sokoan”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>