Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, eta zumaiarrak nagusi izan dira senior gizonezkoetan. Lehen aldiz lehiatu dira aurten maila horretan, eta aise menderatu dituzte sanjuandarrak, 13 segundoko aldearekin.Beste mailetan, emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia B bigarren izan da, eta Zumaia A laugarren (Tolosaldeak irabazi du). Gizonezko beste mailetan, infantiletan, seigarren izan dira etxekoak (Orio Ak irabazi du), kadeteek bosgarren egin dute (Ilunbe izan da onena), eta jubenilak hirugarren izan dira (Ilunbek irabazi du).Ligako sailkapenetan, honela daude zumaiarrak: emakumezkoetan, lider da Zumaia B, eta laugarren Zumaia A. Gizonekoetan, infantiletan, zazpigarren dira etxekoak; kadeteak, hirugarren, eta jubenilak, zazpigarren.Bederatzigarren estropada bihar goizean da, 11:00etan, Pasai Donibanen.
Archive for Martxoa, 2010
Senior gizonezkoen batela ere ariko da gaur, etxeko estropadan
Published 2010(e)ko Martxoak 20 Albisteak Leave a CommentGaur, 17:00etan hasita, Zumaian jokatuko da Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada. Etxekoen artean berritasunarekin, gainera. Izan ere, senior gizonezkoen ontziak parte hartuko du, sasoi honetan aurrenekoz. Maila horretan sei batel lehiatuko dira; orain arte, lau aritu izan dira (Mutriku, Kiriko, Hernani eta Fortuna). Zumaiarrekin batera, San Juan A ere lehian izango da, eta etxekoen eta pasaitarren artean egongo da garailea, oker handirik ezean.Beste mailetan, Zumaiako Arraun Elkarteak aurreko estropadetako ontziak ureratuko ditu: emakumezkoetan, jubenil-seniorretan bi batel; eta gizonezkoetan, batel bana infantil, kadete eta jubeniletan.Zumaiako arraunzaleek hitzordua daukate gaur arratsaldean. Gizonezko seniorrak lehian ikustea erakargarria da, eta emakumezkoetan ere, zaleen babesa beharko dute, bateletako bat Ligako lider delako, eta lehiaketa irabazteko aukera asko dituelako.
Sokoako eta Getariako estropadetako argazkiak
Published 2010(e)ko Martxoak 15 Argazkiak Leave a Commenthttp://picasaweb.google.com/Arrauner/Sokoa130310#http://picasaweb.google.com/Arrauner/Getaria140310#Argazkilaria: Klaudia Egirao
Zazpigarren estropada jokatu da gaur Getarian Gipuzkoako batel ligaren baitan, eta zumaiarrek ez dute garaipenik bildu. Emaitza onena emakumezkoek egin dute: bigarren jubenil-seniorretan; maila berean, beste batela bosgarren sailkatu da (Pasai Donibanek irabazi du). Gizonezkoetan, kadeteek egin dute lan onena, hirugarren izan dira-eta (Getaria nagusitu da); infantilak seigarren izan dira (Zarautzek irabazi du), eta jubenilak zazpigarren (Getaria izan da onena).Ligako sailkapenetan, honela daude zumaiarrak: Zumaia B aurrena da emakumezkoetan, eta Zumaia A bosgarren. Gizonezkoetan, infantiletan, zazpigarren da Zumaia (Pasai Donibane da buruan); kadeteak hirugarren daude (Ilunbe da lider); eta jubeniletan zazpigarren dira zumaiarrak (San Pedro doa lehenen).Hurrengo estropada Zumaian da, datorren zapatuan.
Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatu da gaur Sokoan (Lapurdi), eta Zumaia Bk irabazi egin du, emakumezkoen senior-jubenil mailan; Zumaia A bosgarren izan da maila berean. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia seigarren sailkatu da (Pasai Donibanek irabazi du); kadeteek laugarren bukatu dute (Ilunbe izan da onena); eta jubenilek ere laugarren egin dute (Tolosaldea A gailendu da).Sailkapen nagusian honela daude zumaiarrak: emakumezkoetan, Zumaia B bigarren da 39 punturekin (Tolosaldeak 40 dauzka), eta Zumaia A laugarren, 33rekin. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia zazpigarren dago, 24 punturekin (Pasai Donibane A da lider, 52rekin); kadeteetan, laugarren daude zumaiarrak, 61 punturekin (Ilunbe da lehenen, 72rekin); jubeniletan, seigarren dira, 47 punturekin (Ilunbe da lider, 70ekin).Hurrengo estropada, zazpigarrena, bihar bertan izango da, Getarian, 10:00etan hasita.
Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako batel ligako bosgarren estropada, Trintxerpen. Zumaiarrak ez ziren lehen hiru postuetan sartu. Emakumezkoetan, jubenil-seniorretan, laugarren eta bosgarren izan ziren. Gizonezkotan, infantilak, bederatzigarren izan ziren, kadeteak laugarren, eta jubenilak zazpigarren. Ligako sailkapenean, emakumezkoak honela daude sailkatuta: Zumaia B hirugarren da, eta Zumaia A laugarren. Gizonezkoetan, infantiletan, Zumaia zazpigarren dago; kadeteetan, hirugarren; eta jubeniletan, bosgarren.Hurrengo estropada, seigarren jardunaldia, datorren zapatuan da, 15:00etan, Zokoan (Lapurdi).Estropadako argazkiak hemen daude: http://picasaweb.google.com/Arrauner/Trintxerpe060310#Argazkilaria: Klaudia Egirao.
Iruzkin berriak