Datozen larunbatean eta igandean jokatuko da batelen Euskadiko txapelketa. Sestaon lehiatuko dira arraunlariak, eta bertan hartuko dute parte Zumaiako Arraun Elkarteko lau ontzik. Emakumezkoetan, jubenilak eta seniorrak aterako dira, eta gizonezkoetan, infantilak eta kadeteak. Etzi, 16:00etan hasiko da estropada, eta igandean, 11:00etan. Larunbatean, maila bakoitzean lau denbora onena egiten dutenak sailkatuko dira txapelketa irabazteko estropadara, eta final horiek igandean izango dira.
Archive for Apirila, 2010
Hemen: http://picasaweb.google.com/Arrauner/CampGipuzkoa110410#Argazkilaria: Klaudia Egirao
Zumaiak Gipuzkoako txapelketa irabazi du. Emakumezkoek lortu dute garaipena, jubeniletan. Oriori 22 segundo atera dizkiote, eta San Juani 39. Erraz irabazi dute.Pasai San Pedron jokatu da estropada. Beste hiru batelek ere aukera zuten txapelketa irabazteko, baina ezin izan dute. Emakumezkoetan, seniorretan, bigarren izan dira zumaiarrak; Getariak 7 segundo atera dizkie. Gizonezkoetan, kadeteetan, hirugarren izan da Zumaia; Ilunbek irabazi du (13 segundo zumaiarren aurretik), San Juan garaituz (8 segundo zumaiarrek baino gutxiago). Azkenik, gizonezkoekin segituz, seniorretan bigarren egin dute, San Pedroren atzetik, 5 segundora.Federazio sarian (atzo txapelketa jokatzeko sailkatu ez zirenen artean), gizonezkoetan, jubeniletan, bigarren izan da Zumaia; Getariak 16 segundo atera dizkio.
Gipuzkoako txapelketa irabazteko faboritoen artean
Published 2010(e)ko Apirilak 10 Albisteak Leave a CommentGaur eta bihar jokatuko da batelen Gipuzkoako txapelketa Pasai San Pedron. Gaur, 16:30ean hasita, sailkatze estropada izango da, eta bihar, finalak, 10:30ean. Zumaiako arraunlariek aukerak dituzte txapelketaren bat edo beste irabazteko. Ligako emaitzak aintzat hartuta, emakumezkoak faboritoak dira, eta gizonezkoetan, senior mailan ere ez dira urruti ibiliko lehen postutik. Beste lau batel ere aterako ditu Zumaiako Arraun Elkarteak: infantil, kadete eta jubenilak gizonezkoetan, eta jubenilak emakumezkoetan.
Iruzkin berriak