Archive for Maiatza, 2010



Zumaia B garaipenen bidera itzuli da

Gipuzkoako trainerilla ligako bosgarren estropada jokatu da gaur goizean Hondarribian, eta zumaiarrek garaipen bat lortu dute: Zumaia Bk Federazio sarian (14.05,28). Lehiaketa berean, Zumaia mixtoa hamargarren sailkatu da (15.20,59), eta Zumaia C hamahirugarren (15.36,23).Emakumezkoetan, ligan, Zumaia Ak bigarren egin du (16.57,24), Getaria Aren atzetik (16.40,70); Zumaia Bk gora egin du aurreko estropadekin alderauta, eta laugarren bukatu du (18.08,48).Gizonezkoetan, ligan baita ere, Zumaia laugarren izan da (13.46,52). Hondarribia gailendu da (13.27,67).Sailkapen orokorrak honela daude: Federazio sarian, Zumaia B lider da (75 puntu), bigarren San Pedro doa (70), eta Zumaia C hamargarren (45); Zumaia mixtoak ez du punturik pilatzen, jubenil-seniorrak nahasian joaten direlako.Ligan, emakumezkoetan, Zumaia A bigarren da (28 puntu), Getariaren atzetik (32); Zumaia B seigrren dago (15). Gizonezkoetan, Zumaia laugarren da (32 puntu); San Pedro (42), Hondarribia (38) eta Orio (35) ditu aurretik, eta San Juan (29) eta Zarautz (28) atzetik.Hurrengo estropada, seigarrena, datorren zapatuan izango da, Orion, 17:00etan hasita.Gaurko denborak eta sailkapen orokorrak hemen daude: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?temp=12&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&cat=3

Irabazi ezinda

Zumaiak ez du garaipenik lortu gaur Pasai Donibanen. Gipuzkoako trainerilla ligako laugarren jardunaldia jokatu da , eta hauek izan dira gureen emaitzak: emakumezkotan, Zumaia A bigarren izan da (16.30,33), eta Zumaia B seigarren (17.49,55); Getaria Ak irabazi du (16.17,30). Gizonezkoetan, Zumaia A bosgarren izan da (14.16,79); San Pedrok aurrea hartu die beste guztiei (13.58,14).Federazio sarian, orain arteko estropadak irabazita zeuzkan Zumaia Bk, baina gaur bigarren egin du (14.34,75), San Pedro Bren atzetik (14.27,51); lehiaketa berean, Zumaia mixtoa hamargarren izan da (15.53,21), eta Zumaia C hamaikagarren (15.57,21).Bihar jokatuko dute bosgarren jardunaldia, Hondarribian, 11:00etan.

Trainerilletako beste bi estropada asteburuan

Aurrera doa Gipuzkoako trainerilla liga, eta asteburuan bi estropada gehiago jokatuko dira: laugarren eta bosgarren jardunaldiak, hain zuzen. Zapatuan, Pasai Donibanen ariko dira, 16:00etan, eta igandean, Hondarribian, 11:00etan. Sei trainerilla joango dira Zumaiatik, aurreko asteburuan bezala.Ligan, emakumezkoetan, saiatuko dira getariarren nagusitasuna puskatzen, estropada denak irabazi baitituzte orain arte. Gizonezkoetan, ligan, Zumaia Ak goi-goiko postuetan segitu nahi du. Federazio sarian, Zumaia Bk lidertzari eutsi nahi dio, eta estropada bat gehiago irabazi, orain arteko denetan nagusitu baita; Zumaia C eta Zumaia mixtoa (jubenilak eta seniorrak nahasian) lehia politean dabiltza, batak besteari zeinek aurrea hartuko.

Eman da San Telmo zozketako saria

Azaldu da San Telmo zozketaren irabazlea. Vicente Royo ‘Riojanua’ da bigarren zenbaki saridunaren jabea, aurreneko zenbakiaren jabea ez baita azaldu. Hortaz, bigarrenari eman zaio saria, eta zumaiar ezagunak zeukan 16.794 zenbakia. Gaur bertan jaso du saria Xirula dendan. Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ presidenteak eman dio irabazitakoa, argazkian ikusten den bezala.p1000417.JPG

Bi garaipen

Gipuzkoako trainerilla ligako bi estropada jokatu dira asteburuan, eta gureek bi garaipen pilatu dituzte, biak ontzi berdinak: Federazio sarian ari den Zumaia Bk. Atzo Donostian eta gaur Getarian nagusitu dira. Lehiaketa berean, atzo Zumaia C bosgarren izan zen, eta jubenil-seniorrak nahasian doazen trainerilla zazpigarren; gaur, ontzi nahasia zortzigarren sailkatu da, eta Zumaia C bederatzigarren.Emakumezkoetan, ligan, atzo eta gaur Zumaia A bigarren izan da, bietan Getariaren atzetik; atzo bi segundora, gaur hamazazpira. Zumaia B seigarren izan da gaur, eta atzo zazpigarren.Azkenik, senior gizonezkoetan, ligan, gaur laugarren izan da Zumaia A (13.02,87), Hondarribia (12.53,83), San Pedro (12.58,39) eta Orioren (12.58,44) atzetik, eta San Juanen (13.04,52) eta  Zarautzen (13.08,77) aurretik, San Miguel ligako aurkariekin alderaketa eginez. Atzo hirugarren egin zuten, San Pedro eta Zarautzen atzetik, eta Hondarribia, Orio eta San Juanen aurretik.Atzoko eta gaurko sailkapenak hemen daude: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?temp=12&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&cat=3.p1000313.JPGp1000325.JPGp1000335.JPGp1000345.JPG p1000352.JPGp1000365.JPG

« Previous Page