Lan bikaina egin dute zumaiarrek gaur Mundakan. KAE 2 ligako bigarren estropadan, bigarren sailkatu dira. Getariak irabazi du, 10 segundoko aldearekin, eta hirugarren Donostiarra sartu da, 19 segundora. Txanda berean aritu dira Zumaia B eta Getaria.Aurreko asteburuan, lehen jardunaldian, zortzigarren izan ziren Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak, eta gaur asko hobetu dute orduko lana.Sailkapen nagusian, laugarren daude, 24 puntuz. Getaria da lehenen, 26rekin, Santoñak ere beste horrenbeste dauzka, Ondarroak 25 ditu. Bosgarren Mundaka da, 23rekin.Datorren igandean hirugarren jardunaldia jokatuko dute, Donibane Lohizunen (Lapurdi), 11:30ean. Azkeneko txandan aterako dira zumaiarrak, Getaria, Santoña eta Ondarroarekin.Gaurko denborak eta Ligako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados
Zumaia B, gaur, Mundakan. Argazkilaria: Klausser.
Archive for Ekaina, 2010
Zumaia Kiroljokoa EuskoTren Ligan izango da
Published 2010(e)ko Ekainak 26 Albisteak Leave a CommentGipuzkoako selekzioa ordezkatzeko sailkatu dira zumaiarrak, Getaria-Tolosarekin batera. Gipuzkoako Ligako lehen estropada jokatu dute gaur, Donostian, eta Getaria-Tolosa izan da onena (11.12,43). Zumaia Kiroljokoa bigarren sailkatu da 15 segundora, San Juan hirugarren 28ra, eta Orio laugarren 56ra. Denbora horiekin, getariarrek eta zumaiarrek lortu dute Gipuzkoa ordezkatzeko txartela EuskoTren Ligan. Bakoitzak hiruna estropada jokatuko ditu, eta beste bietan (Zarauzko Ikurriñan), Gipuzkoko Txapelketako garailea ariko da.
Gaur arratsaldean, Orion, estropada jokatu dute San Miguel Ligako lau ontzik: Orio, Castro, San Pedro eta Zumaiak. Hurrenkera horretan sailkatu dira probatzat hartzen den estropadan. Hauxe da sailkapena (denbora ez ofizialak): 1. Orio (19.57) 2. Castro (20.03) 3. San Pedro (20.12) 4. Zumaia (20.15).
Emakumezkoek estropada garrantzitsua dute bihar
Published 2010(e)ko Ekainak 25 Albisteak Leave a CommentZumaiako Arraun Elkarteko hiru traineruak uretan izango dira bihar eta etzi. Bihar, larunbata, emakumezkoek Gipuzkoako Ligako lehen estropada daukate, 18:30ak inguruan hasita. Beste zerbait ere izango dute jokoan: Euskotren Ligarako sailkatzea; horretarako, bi aukera dituzte: irabazi, edo bestela, aurrenekoak baino 25 segundo gehiago ez egin, baina bigarren edo hirugarren postuan sartuz. Izan ere, gehienez, huru klubek ordezkatuko dute Gipuzkoa Euskotren Ligan. Biharko aurkariak hauek dira: Getaria-Tolosa, Hondarribia, Orio eta San Juan. Zumaia Ak ere bihar du estropada. Orion ariko da, denboraldi-aurreko test batean. 17:00etan hasiko da. Zumaia Bk, aldiz, igandean dauka estropada. Mundakan jardungo du, KAE 2 Ligako bigarren estropadan. 11:30ean da. Hirugarren txandan aterako da, Mundaka, Castro B eta Getariarekin batera.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere arraunlarien aurkezpena egingo du Zumaiako Arraun Elkarteak. Bihar izango da, 19:30ean, Arranplan. Hiru traineruak ere bertan jarriko dituzte. Hiru talde izango ditu uretan aurten klubak: San Miguel Ligan ariko da Zumaia A, KAE 2 Ligan Zumaia B, eta Zumaia Kiroljokoa Gipuzkoako Ligan (Euskotren Ligan sartzeko estropada etzi izango du, Donostian).
Zumaia B zortzigarren, KAE 2ko lehen estropadan
Published 2010(e)ko Ekainak 20 Albisteak Leave a CommentGaur hasi da KAE 2 Liga, eta Zumaia Bk zortzigarren egin du. Erlojuaren aurka aritu dira, binaka, Luancon (Espainia), eta zumaiarrek Mundakarekin jardun dute; bizkaitarrak hobeak izan dira. Portugaletek irabazi du estropada, Ondarroaren eta Colindresen aurretik.Hurrengo estropada datorren igandean dute, Mundakan, 11:30ean.Hemen denborak: http://www.liga-arc.com/eu/regata/61/vi-bandera-de-traineras-de-gozon
Getaria-Tolosak irabazi du Debako estropada. Zumaia bigarren izan da 17 segundora, San Juan hirugarren 22ra, Bizkaiko selekzioa laugarren 23ra, eta Orio bosgarren 34ra.Estropadako argazki sorta (Klaudia Egiraok egina), hemen: http://picasaweb.google.com/Arrauner/NeskakDeba190610#
KAE 2 Liga bihar hasiko da, Zumaia B bertan dela
Published 2010(e)ko Ekainak 19 Albisteak Leave a CommentBihar emango zaio hasiera ofiziala traineru denboraldiari. KAE 2 Ligako aurreneko estropada jokatuko da, Luancon (Espainia). 12:30ean hasiko da, eta Ligako 16 ontziak erlojuaren aurka lehiatuko dira, binaka. Han izango da Zumaia B. 19 estropadak osatzen dute Liga, igoera-jaitsierako biak barne direla. Ligako irabazlea zuzenean igoko da KAE 1era, eta bigarrenak eta hirugarrenak jokatuko dute igoera-jaitsiera kanporaketa KAE 1eko azken bi sailkatuen kontra. Inork ez du maila galtzen KAE 2an.Zumaiarren lana harrobia indartzea da. Goiko traineruan aritzeko oraindik egin gabe dauden arraunlariei aukera eman nahi zaie, egiten joan daitezen. Horretarako, ez da hoberik estropadetan parte hartzea baino. Oraingo lanak gero fruituak ematen ditu, eta Zumaia Bko arraunlariak izango dira laster goiko ontzian ariko direnak. Entrenatzaile lanetan Joxe Enrike Manterola ariko da.Liga hau Zumaian izango da, uztailaren 31n jokatuko baita herriko estropada, Ligako bederatzigarren jardunaldia. 12:00etan hasiko da, ohiko eremuan.
Zumaiak denboraldi-aurreko estropada bakarrean hartuko du parte, bihar, Deban. 12:00etan hasiko da, eta beste klub hauek ere ariko dira: Getaria-Tolosa, Orio, Pasai Donibane eta Bizkaiko selekzioa.Emakumezkoen denboraldi ofiziala bihar zortzi abiatuko da, Donostian.

Iruzkin berriak