Denboraldi-aurreko traineru estropada jokatu da gaur Mutrikun. Zumaia A seigarren izan da, eta Zumaia B hamazazpigarren.Bermeok irabazi du, eta bigarren San Juan izan da; gero, Orio, Hondarribia eta Kaiku sartu dira.Zumaia Ak bigarren egin du txandan, Hondarribiaren atzetik eta San Pedroren aurretik.Hemen denborak: http://estropa.net/estropadak/mutrikuko-xi-ikurrina/mutrikuko-xi-ikurrina-2010
Archive for Ekaina, 2010
Zumaia A seigarren eta Zumaia B hamazazpigarren Mutrikun
Published 2010(e)ko Ekainak 12 Albisteak Leave a CommentZumaia A eta Zumaia B, bihar Mutrikuko estropadan
Published 2010(e)ko Ekainak 11 Albisteak Leave a CommentGero eta gertuago dago traineruen ligen hasiera, eta denboraldi-aurrean leku berezia hartu duen Mutrikuko estropada jokatuko da bihar. Han izango dira Zumaia A eta Zumaia B. 17:00etan hasiko da, eta lau txandatan banatu dituzte 19 ontziak. Aurrenekoan, hamar lehiatuko dira, binaka eta erlojuaren aurka. Hor izango da Zumaia B, Ondarroarekin lehian. Gainerako bederatzi traineruak hirunaka botako dituzte, ohiko moldean (erlojuaren aurka ez). Zumaia Aren aurkariak Hondarribia eta San Pedro izango dira.Hemen biharko txandak: http://www.kirolak.net/eu/detalle_noticia.asp?volver=1&id=287&deporte=todos&iddeporte=remo
Iruzkin berriak