Gipuzkoako txapeldun!

Sekulakoa egin dute Zumaia Kiroljokoa ontziko arraunlariek Donostian. Balentria. Gipuzkoak txapeldun dira. Emakumezkoak traineruetan lehiatzen direnetik, hauxe da aurreneko bandera Zumaiarentzat (lehen urtean irabazi zituen hainbat, baina getariarrekin bat eginda, Zumaia-Getaria izenarekin). Gaurkoa berezia da, hortaz. Getaria-Tolosa zen faboritoa, baina aise menderatu dituzte zumaiarrek. Hasieratik joan dira buruan, eta azkenean, 30 segundoko aldea egon da. Egundoko estropada zumaiarrena. Lau luzetara jokatu dute, besteetan bi izaten dituzten arren.Poza da nagusi arraunlarien artean, eta halaxe da Joseba Urbieta entrenatzailea ere: “Oso gustura gaude. Estropada latza jokatu dugu, hasieratik nagusi izan gara. Pentsa, bigarren ziabogan, 23 segundo aurretik ginen. Itsaso txarra zegoen, eta ederki moldatu gara”.Gaurko lehen postuak beste sari bat ere badu: Euskotren Ligako azken bi estropadetan, Zarautzen, zumaiarrek egingo dute arraun Gipuzkoaren izenean.Sailkapena: 1. Zumaia (24.22,32); 2. Getaria (24.53,16); 3. San Juan (25.44,12); 4. Orio (27.35,18); 5. Hondarribia  (27.40,16 )neskak-txapeldun.jpgneskak-txapeldun1.jpgneskak-txapeldun2.jpg ARGAZKIAK: KLAUSSERArgazki gehiago hemen: http://picasaweb.google.com/Arrauner/GipuzkoakoTxapelketa210710#

1 Response to “Gipuzkoako txapeldun!”


  1. 1 Paki 2010(e)ko Uztailak 22 at 7:10

    Zorionak! Ez zeate makalak! Galiziako haizeak mesede egin dizue, itxura danez! Ea Gipuzkoa ligan, zarautzen eta Kontxan pozak ematen segitzen dezuen. Luuuuuzaa!!


Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>