Archive for Uztaila, 2010



Zumaia laugarren Gipuzkoko Txapelketan

Lau onenen artean sailkatu da Zumaia Gipuzkoako Txapelketan. Laugarren izan da Donostiako estropadan. Erlojuaren aurka jokatu behar izan dute, balizekin arazoak izan direlako eguraldiaren eraginez. Hondarribiak irabazi du, San Juan izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Hiru ontzi horiek eta Zumaia izango dira Gipuzkoako ordezkariak , Euskadiko Txapelketan, datorren asteazkenean, Zierbenan. Bizkaitik Kaiku (txapelduna), Urdaibai, Zierbena eta Isuntza sailkatu dira. Sailkapena:1. Hondarribia (20.05,68); 2. San Juan (20.09,00); 3. Orio (20.26,40); 4. Zumaia (20.54,12) 5. San Pedro (20.59,88) 6. Zarautz (21.07,74);  7. Donostiarra (21.28,46); 8. Getaria (21.48,82); 9. Trintxerpe (21.51,00); 10. Hibaika (22.30,54)

Zumaia Gipuzkoako Txapelketan, gaur

18:30ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, Donostian. Aurrena, emakumezkoak lehiatuko dira, lau luzetara. Lehen txandan Oriok eta Hondarribiak jokatuko dute, eta bigarrenean, Zumaiak, Getaria-Tolosak eta San Juanek.Ondoren, gizonezkoen txanda izango da. Hiru txandetan banatuta, hamar traineruk izango dute lehia. Aurrenekoan, Trintxerpe, Getaria eta Hibaika ariko dira; bigarrenean, Zumaia, Zarautz eta Donostiarra; eta hirugarrenean, Orio, San Juan, Hondarribia eta San Pedro.

Trena hartzear

Oso lan ona egin du Zumaiak Euskotren Ligako bi estropadetan, Galizian. Bietan bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Gaur atzo baino hobeto ibili da, gainera. Atzo hamar segundo atzetik sartu zen, eta gaur sei atzetik. Ziabogan, aurretik ziren Joseba Urbietaren arraunlariak, segundo bat azkarrago. Bigarren luzean baina, galiziarrak hobeto moldatu dira, eta aurrea hartu diete zumaiarrei.Aurreko urteko emaitzekin alderatuz, Zumaia gerturatu egin zaio Galiziari, eta ez zaio asko falta izan banderaren lehian ibiltzeko. Orain, lau estropada jokatu eta gero, berdinduta daude Galizia eta Gipuzkoa. Hurrengo estropada uztailaren 31n da, Getxon, eta Getaria-Tolosa ariko da Gipuzkoaren izenean. Hurrengo egunean, Zumaian bertan, etxekoek egingo dute arraun.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1269260601Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/index.php?id=eu

Zumaia B, hirugarren

KAE 2 Ligako zazpigarren estropada jokatu da Pasaian, eta Zumaia B hirugarren sailkatu da, Santoña eta Colindresen atzetik. Atzoko bosgarren postua hobetu du, hortaz, Kike Manterolaren koadrillak.Ligako sailkapenean goranzko jauzia egin dute, eta orain hirugarren dira. Liga oraintxe bukatuko balitz, KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete, bigarrenak eta hirugarrenak izango baitute aukera. Ligako garailea zuzenean igoko da.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/67/hibaikako-iv.-ikurriaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados

Ilunduz argitu

Jokatu dira San Miguel Ligako Galiziako bi estropadak, eta Zumaiari argitu zaizkio kontuak. Sailkapeneko azken-aurreko postutik gora egitea ia ezinezkoa izango zaio, eta egoera ilundu egin da. Handiren bat gertatzen ez bada, ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko du irailean.Atzo hamaikagarren egin zuen, eta gaur hamargarren. Duela astebete tartea jan zion aurrekoari, San Pedrori, eta bederatzi puntura gerturatu zen. Orain, azken-hirugarrena Kaiku da, eta hamabost puntu aurretik da. San Pedrok berriz ere ospa egin du, eta azken laugarren da, zumaiarrek baino hemeretzi puntu gehiagoz.Gaurko estropadan, lehen txandan aritu da Telmo Deun, eta hirugarren egin du, Pedreña (estropadako garailea) eta Hondarribiaren atzetik, eta Zarautzen aurretik. Estropada duina egin dutela adierazi dute arraunlariek, eta egindako lanarekin gustura gelditu dira.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259017Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Euskotren Ligan, ilusio betez

Bi ordezkari izango ditu Zumaiak Galizian. Emakumezkoak ere bertan izango dira. Euskotren Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte, eta zumaiarrek ordezkatuko dute Gipuzkoa oraingoan; aurreko asteburuan Getaria-Tolosa aritu zen.Joan zen asteburuan, Getaria-Tolosa izan zen indartsuena, eta Galiziak ez zuen iazko maila ona eman. Bizkaia, eta batez ere, Kantabria koska batzuk beherago daude. Zumaiarrak ilusioz gainezka daude, eta galiziarrei aurre egin nahi diete.Bi estropadak Moañan dira: biharkoa 17:35ean, eta etzikoa, 11:35ean.Ligako sailkapena hemen dago: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/index.php?id=euneskak-deba.jpg Zumaia Debako estropadan. KLAUSSER

Galiziara, aldea jatera

San Miguel Liga Galizian izango da bihar eta etzi. Moañan jokatuko dira bi estropadak. Zumaia joan zen igandeko lan onak emandako konfiantzarekin da bertan, eta helburu bakarra dauka: sailkapenean aurrean duen San Pedrori aldea kentzen segitzea; orain, 9 puntukoa da. Bihar, lehen txandan aterako dira bi ontziak, Zarautzekin eta Tiranekin batera. Joan zen igandean ikusi zen biak elkarren ondoan direla, zumaiarrak gehiago direla. Bide horretan segitu nahi dute, azken-aurreko postua uzteko. Izan ere, Liga oraintxe bukatuko balitz, zumaiarrek ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko lukete. 18:00etan abiatuko da estropada.Etzikoa 12:00etan hasiko da, eta gaurko sailkapenaren arabera osatuko dituzte txandak.zumaia-pedrena.jpg Zumaia joan zen zapatuan, Pedreñan. JUAN CASTANEDO/ACT

Zumaia Bk onenen artean segitu nahi du

Bi estropada jokatuko ditu asteburuan: bihar Donostian, eta etzi, Pasaian. KAE 2 Ligako laugarren postuan da traineru gorria, eta lau onenen artean jarraitzea du helburu. Bihar, Donostian, 11:30en hasiko da lehia, eta zumaiarrak azkeneko txandan aterako dira, Portugalete, Getaria eta Mundakarekin batera.Etzi, 12:00etan da estropada, baina biharkoa ez bezala, erlojuaren aurka. Pasaiako badian jokatuko da.Ligako sailkapenean, Portugalete da buruan 68 punturekin, Getariak 58 dauzka, Mundakak 57, eta Zumaia Bk 55.kae-2-sanpedro.jpg Zumaia B joan zen igandean, Pasai San Pedron. KLAUSSER

Kike Manterolaren bloga

Zumaia Bko entrenatzaileak, Kike Manterolak, www.impulsofijo.com arrauneko webgunean bloga ireki du, KAE 2 Ligari buruz jarduteko. Webgunearen kudeatzaileak galiziarrak dira, eta beraiek eskaini diote aukera Manterolari. Astean sarrera bat idatziko du. Hemen da aurrenekoa: http://www.impulsofijo.com/index.php?option=com_content&view=article&id=3672:rumbo-a-balizas-por-esmeralda-santos-12-07-2010&catid=160:columnistas

Inoiz baino hobeto (Mikel Olasagastiren zutabea BERRIAn)

Ez naiz larunbateko Urdaibairen estropadaz ari; ezta Astilleroren igandekoaz ere; ezta San Juanen ziabogez ere; ezta zumaiarron lehen luzeaz ere… Arraunlarion bizitzaz baizik, «inoiz baino hobeto» bizi baikara. Iñaki Mikeo TKEko gerentearen adierazpenak dira liga hasi aurretik Euskadi Irratian. Niri barregura ematen didate, kirol honetan kide ditudan gehienei bezala. Guk esaldiari buelta eman eta honakoa diogu: «Arrauneko agintariak inoiz baino hobeto bizi dira». Diferentzia txikia da, hitz batekoa, baina ez dakizue ongi zenbaterainokoa den aldea. 

Idatzi nuen lehen zutabean show gisa definitu nuen arrauna, guk eskaintzen duguna (saiatu behintzat ala egiten gara) ikuskizuna baita. Baina beste batzuentzat zirku bat da. Eta gu pailazoak. Jendearen barre algarak sortarazten dituzten pailazoak. Igandean Portugaleteko arranpara hurbildu zirenek nahikoa barre egingo zuten arraunlari ekilibristei begira, han ez baitzegoen zutik egoterik. Agintariak bitartean? Guk eskaini beharreko show-a ikusteko ohorezko tokia hartzen. Batzuk, ibai ondoan prestaturiko palkoan, eta besteak, San Miguelek ipinitako ontzian. Denak kanape eta pintxo goxoak alboan eta horri bultzatzeko nahikoa edari dutela. Eta arraunlarioi zer eskaintzen digute? Ezer ez. Ezta urik ere. Ikusleentzat ere atun pintxoak, apustu makinak, haurrentzako jolasak, eta abar jartzen dituzte, guk eskainitako ikuskizuna ez baita nahikoa. Helburua familiak egun-pasa joatea omen da. Baina kontuan hartu behar da gu ez goazela egun-pasa, lehiatzera baizik. Urte osoa hau prestatzen pasatzen dugu, eta, dirudienez, batzuek ez dute hori kontuan hatzen. Galdetu bestela igandean lehen kaletik aritu ziren taldeetako arraunlariei. Baina, hala ere, ezin dugu kexatu, «inoiz baino hobeto» bizi baikara. 

P.D.: Barkatu Urdaibai, Astillero, Koxtape eta Getaria-Tolosako neskek eginiko estropada bikainei buruz erreferentziarik ez egiteagatik. Baina gaur hori idazteko beharra neukan.

« Previous PageNext Page »