Zumaia hamargarren izan da gaur Castron (Espainia), San Miguel Ligako azken hirugarren estropadan. Lehen txandan aritu da, eta aurreneko hiru luzeetan txukun ibili da. Baina azken luzean segundoen zama handitzen joan zaio, eta azkenean, Kaikuk 29 segundo kendu dizkio, eta Hondarribiak 20. Zarautz izan da txandako azkena, zumaiarrengandik 43 segundora. Bigarren txandan aritu den Astillero gelditu da hamaikagarren. Castrok irabazi du bandera, Ligako lehen garaipena lortuz. Orain, bi asteburuko geldialdia egongo da Kontxako Bandera jokatzeko, eta irailaren 18an eta 19an izango da azken asteburua, Bermeon zapatuan, eta Portugaleten igandean. Hantxe egin beharko du Zumaiak kale edo bale, orduan izango baita kanporaketa. Aurkariak Santurtzi, Camargo (KAE 1 Ligako lehen biak), Amegrove eta Meira (Galiziako Ligako lehen biak) izango dira, baina galiziarrek parte hartuko duten ez dute baieztatu. Bi egunetan puntu gehien pilatzen duten bi ontziak ariko dira datorren denboraldian San Miguel Ligan.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259924Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu
Babesleak
Laguntzaileak
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- kudeatzailea(e)k Bazkide egiteko aukera, opariak… bidalketan
- Galderak(e)k Bazkide egiteko aukera, opariak… bidalketan
- iel(e)k “Estropada latza” bidalketan
- itzurun(e)k Zumaia dotore Camargon: seigarren bidalketan
- Paki(e)k Gipuzkoako txapeldun! bidalketan
Artxiboak
- Martxoa 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Azaroa 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Abuztua 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
0 Responses to “Azken luzea kenduta…”