Handia egin du gaur Zumaia Kiroljokoak Euskotren Ligako azken estropadan, Zarautzen. Irabazi, eta Ligako titulua lortu Gipuzkoaren izenean (Getaria-Tolosarekin batera). Sasoi honetan aurrenekoz, Galizia menderatu dute zumaiarrek. Ziabogan parean ziren, baina azken luzean, poparean, bikain moldatu dira, eta erraz menderatu dituzte galiziarrak. Zarauzko Ikurriña irabazteko adina alde ez diote jan, atzoko tartea ez dutelako gainditu, baina balentria da gaurkoa.Gero, sari-banaketan, itsusitu egin dute Euskotren Ligako arduradunek garaipena. Izan ere, hasiera batean, Galiziari banatu dizkiote Ligako garailearen sariak, bi selekzioen arteko berdinketa hausteko irabazitako bandera kopurua aintzat hartuz, araudiak dioenaren kontra; araudiak garbi esaten du berdinketa egonez gero, azken estropadako garailea izango dela Ligako irabazlea. Akatsa zuzendu eta gero, zumaiarrei eman diete garaikurra.Joseba Urbieta entrenatzailea gustura da: “Oso pozik gaude. Gaur bai, gaur lan ona egin dugu, atzo ez bezala. Pena izan da sari banaketakoa. Hanka-sartu dute arduradunek, eta guri ere kalte egin digute, ez dugulako behar bezala ospatzerik izan. Gainera, egin duten bezala, galiziarrei zerbait kentzen ari ginen irudipena izan dugu, guk ezer txarrik egin ez badugu ere”.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1269260814Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/index.php?id=eu
Archive for Abuztua, 2010
Zumaia azken-aurreko izan da gaur, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, San Miguel Ligako estropada puntuagarrian. Sasoi osoan gehien egoten ari den lekura itzuli da, atzo bederatzigarren izan eta gero. Lehen txandan aritu da, etxekoak, Tiran eta San Pedrorekin, eta hasieratik izan ditu arazoak. Lehen ziabogan are gehiago aldrebestu dira gauzak, balizetara sartzean olatu batek brankaz jo eta jauzi handi xamarra eman duelako Telmo Deunek, norabide jatorra aldaraziz. Zarautz ere aurretik izan du bigarren luzearen hasieran. Baina gero, etxekoei aurrea hartu, eta aise lortu du hirugarren izatea. Baina urruti zeukan Tiran, eta are urrutiago San Pedro.Bi egunetako denborak hartzen direnez kontuan Zarauzko Ikurriñako sailkapena osatzeko, Zumaia hamargarren izan da azkenean. San Pedrok aurrea hartu dio atzokoarekin alderatuz.Gaurko estropada Hondarribiak irabazi du, eta Ikurriña Oriok.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259603Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu
Bederatzigarren egin du Zumaiak gaur, Zarautzen, San Miguel Ligan. Oso gertu izan du zortzigarren postua, San Juanek segundoa baino gutxiago atera diolako. Hala, bihar, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, lehen txandan ariko da Telmo Deun, baina oso gertu izan du bigarrenean aritzeko aukera, sasoi honetan aurrenekoz. Bihar, Tiran, San Pedro eta Zarautz izango ditu txandakide, eta gaurko denborak aintzat hartuko dira Zarauzko Ikurriñeko azken sailkapena osatzeko. Gaur, Orio izan da onena, eta segundo batera ditu Castro eta Astillero.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259488Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu
Zumaia Kiroljokoak espero zena baino lan apalagoa egin du gaur Zarautzen, Euskotren Ligako zazpigarren estropadan. Gipuzkoa ordezkatuz, bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Itsaso nahasia zegoen, eta galiziarrei gauzak estu jartzeko aukera zegoela ematen zuen. Baina hasieratik Galiziakoen atzetik ibili dira, batere aukerarik gabe. 17 segundoko aldea egon da azkenean. Hirugarrenari, Bizkaiari bost segundo baino ez dizkiote atera zumaiarrek, eta horrek ere erakusten du apal ibili direla gaur.Bihar bukatuko da Euskotren Liga, eta Galizia puntu bat aurretik du Gipuzkoak. Zarautzen erabakiko da, 11:30etik aurrera.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1269260776Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/index.php?id=eu
Ez du asmatu Zumaia Bk Zarautzen, gaur eguerdian. KAE 2 Ligako estropada jokatu da, eta bederatzigarren sailkatu da, goiko postuetatik urrun. Gaizki hasi eta gaizki bukatu du itsaso nahasian. Azken txandan jardun du, Portugalete, Getaria eta Santoñarekin, eta espainiarrak bakarrik utzi ditu atzean; aldiz, beste biek alde handia atera diote. Portugaletek irabazi du estropada (22.19,65), Getaria izan da bigarren (22.24,33) eta Colindres hirugarren (22.37,11). Zumaiarren denbora hau izan da. 23.15,04.Ligako sailkapenean eragina izan du hain atzean sailkatu izanak, eta hirugarren postua galdu du Zumaia Bk. Laugarren da 157 punturekin, eta Getariak ere beste horrenbeste ditu, 157, hirugarren postuan.Bihar aukera izango dute gaurkoa iraultzeko, Castron (Espainia), 18:00etan.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/73/bandera-de-zarautzLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/73/bandera-de-zarautz
Zumaia B hirugarren izan da gaur, Getarian, KAE 2 Ligako hamabigarren estropadan. Estropada ona egin du, baina irabazteko ez da aski izan. Ezin izan dute zumaiarrek atzoko garaipena errepikatu, baina dotore aritu dira. Azkeneko txandan jardun dute, eta lehen bi luzeetan aurrena izan badira ere, estropada erditik aurrera aurrea hartu diete Santoñak eta Portugaletek. Espainiarrek irabazi dute, bi euskal herritarren aurretik. Sailkapen nagusian, hirugarren postua sendotu egin dute zumaiarrek, eta zazpi puntu ateratzen dizkiote Getariari, laugarrenari. Hirugarren postuan amaituko balute, KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete, KAE 1eko azken biekin, eta KAE2ko bigarrenarekin (aurrenekoa zuzenean igoko da).Joxe Enrike Manterola entrenatzailea pozik da gaur ere, baina irabazi ezinaren pena ere badu: “Saiatu gara irabazten, baina ezin. Arraunlariek esan didatenez, bigarren ziabogatik ateratzean aldea jan digu Santoñak, eta hortxe joan zaizkigu aukerak”.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/72/getariako-estropadaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/72/getariako-estropadaArgazki-erreportajea (Argazkilaria: KLAUSSER): http://picasaweb.google.com/Arrauner/Getaria080810#
Zumaia B, gaur, Getarian. Argazkilaria: KLAUSSER
Zumaia Kiroljokoak estropada ederra egin du gaur Getarian, Gipuzkoako Ligaren baitan, baina ezin izan du etxeko taldea menderatu. Getaria-Tolosak irabazi du, baina zumaiarren lan oso onari esker, ez da ia batere alderik egon bukaeran, segundo pasatxokoa. Ziabogan ere horixe zen aldea. Bigarren eta azken luzean, ia parean jarri dira zumaiarrak, baina azkenean ezin izan dituzte gainditu etxekoak.Gaurko sailkapena: 1. Getaria-Tolosa (11.07,25); 2. Zumaia Kiroljokoa (11.09,12); 3. Orio (11.34,05); 4. Hondarribia (11.38,99).
Zumaia Kiroljokoa, Getariako estropadan. KLAUSSERArgazki gehiago: http://picasaweb.google.com/Arrauner/Getaria080810#5503033001147215858
Hemen ikus daitezke atzo Ondarroan ateratako argazkiak. Zumaia Bren aurreneko banderaz argazki erreportajea. Argazkilaria: KLAUSSER.http://picasaweb.google.com/Arrauner/Ondarru070810#
Zumaia Bk bandera irabazi du gaur, Ondarroan, KAE 2 Ligan. 11. jardunaldia izan da, eta zumaiarrek denboraldiko lehen garaipena lortu dute. Sekulako estropada eginda, gainera. Nagusitasunez gailendu zaizkie aurkariei. Orain arte egindako lan onak uzta eman du, eta askotan onenen artean ibili eta gero, azkenean bandera preziatua irabazi dute. Ilusioarena da. Arraunlari batzuk berri-berriak dira, kirol honetan lehen urratsak ematen ari dira, eta besteak gazte mailatik igotakoak. Ilusio hori Zumaiara heldu orduko azaldu da, herrian barrena buelta eman baitute furgonetan, bandera herritarrei erakutsiz.Estropadan, azken txandan jardun du Zumaia Bk, eta aise menderatu ditu aurkariak. Sailkapenean, bigarren eta hirugarren, bi txandakide izan dira: Santoña (10 segundora) eta Portugalete (11ra).Ligako sailkapenean, goian segitzen dute zumaiarrek. Hirugarren daude, igoera jokatzeko postuan, hain zuzen.Joxe Enrike Manterola entrenatzailea txoratzen dago, eta “bazela garaia” adierazi du: “Askotan ibili gara goian, baina bandera bat ezin irabazi. Pentsatzen hasita geunden alerik irabazi gabe bukatu behar genuela Liga, baina gaur irabazi dugu. Oso pozik gaude, mutilak txoratzen daude. Oso ondo egin dugu arraunean, 36 paladatan denbora guztian, sendo. Bikaina izan da gaurkoa”.Bihar, Ligako 12. estropada dute, Getarian, (12:00etan). Aurretik, 11:30ean, emakumezkoak ariko dira, Gipuzkoako Ligan, eta han izango da Zumaia Kiroljokoa, aurreko astean Pasai Donibanen lortutako garaipena errepikatzeko asmoz.Gaurko estropadako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/71/xxvi-ondarroako-banderaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/71/xxvi-ondarroako-bandera
Iruzkin berriak