KAE 1era igotzeko kanporaketaren lehen jardunaldian, Zumaia B bigarren izan da. Trintxerpe izan du aurretik, segundo erdi eskasegatik. Santoña hirugarren sailkatu da, sei segundora, eta Busturialdea laugarren, 13ra. Trintxerpek 4 puntu ditu, Zumaia Bk 3, Santoñak 2, eta Busturialdeak 1. Bihar erabakiko da dena, Zumaian bertan, 17:00etatik aurrera. Erlojuaren aurka lehiatuko dira lau ontziak, eta gaurko puntuak biharkoei batuz, gehiena biltzen duena igoko da. Puntuetan berdinduta amaitzen badute bi taldek, bi egunetako denborak batuko dira, eta azkarrena igoko da.Kike Manterola entrenatzaileak ederki laburtu du gaurko lana: “Ikaragarrizko estropada egin dugu. Trintxerperekin lehia estua izan dugu, eta aurretik ere joan gara. Baina, azkenean, beraiek hobeak izan dira. Bihar errematatzera goaz”. Zumaiako arraunzale denek hitzordua dute bihar, Zumaia Bko arraunlariei animoak emateko. Paolaldea gorriz jantzita ikustea ederra litzateke, oso gertu dago-eta KAE 1 Liga.Bandera irabazi duGaur, Portugaleten, kanporaketaz gain, KAE 2ko estropada ere jokoan izan da. Ligako ontzi guztiak sartu dira bertan (baita Zumaia B eta Santoña ere, kanporaketako denborekin), eta zumaiarrak izan dira azkarrenak. Hortaz, denboraldiko hirugarren bandera irabazi dute gaur.Kanporaketako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/59/play-off-primer-da-en-ra-portugalete
Archive for Iraila 4th, 2010
Zumaiak irabazi du Lekeitioko Ikurriña, gaur eguerdian. Bigarren txandan jardun du Telmo Deunek, Camargo eta Isuntzarekin, eta aise menderatu ditu biak. Espainiarrak San Miguel Ligako kanporaketan arerio izango dira, eta gaur, behintzat, zumaiarrak hobeak izan dira. 22 segundoko aldea egon da bien artean. Isuntza atzerago geratu da, 39 segundora. Zierbana izan da bigarren azken sailkapenean. Lehen txandan jardun du, eta iase irabazi die Orio Bri eta Getxori. Zumaiarrek 3 segundo eskas atera dizkiote. Arraunlariei ederki etorriko zaie gaurko bandera, konfiantza indartzeko kanporaketara begira, baina lanean segitu beharra daukate, denboraldiko helburua nagusia betetzeko: San Miguel jarraitzea.Gaurko sailkapena: 1. Zumaia 19,50,96; 2. Zierbana 19.54,56; 3. Camargo 20.13,03; 4. Isuntza 20.20,51; 5. Orio B 20.24,00; 6. Getxo 21.01,20.
Zumaiako arraunlariak banderarekin, gaur Lekeition. AINHOA GURIDI
Iruzkin berriak