Zumaiako Arraun Elkarteak arraunean hasteko gonbitea luzatu nahi die 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei. Etzi izango dute aurreneko entrenamendua, 17:30ean, elkartearen instalazioan. Herritarrei eta herritik kanpokoei zuzendua da deialdia. Harrobiko arraunlariek ere egun eta ordu berean egingo dute denboraldiko lehen entrenamendua.
Archive for Iraila 7th, 2010
Zumaia Kiroljokoak datorren zapatuan jokatuko du Kontxara sailkatzeko estropada, eta gauzak bere-berean joaten badira, igandean bertan ariko da bandera preziatuaren bila. Denboraldiko estropada nagusia behar bezala prestatzeko, arraunlariak eta Joseba Urbieta entrenatzailea kontzentratuta daude atzo iluntzetik, Zumaian bertan dagoen Santaklara nekazal-etxean. Ostegunera arte egongo dira, eta egun horretan, arratsaldean Donostiara joango dira, entrenamendua egitera.
Iruzkin berriak