Archive for Apirila 29th, 2011

Emakumezkoen batela Espainiako Txapelketan

p1000765.JPGBihar eta etzi Espainiako Batel Txapelketa jokatuko da Ferrolen (Galizia), eta han izango da Zumaiako ordezkaritza, emakumezkoen batela, hain zuzen. Seniorren mailan ariko da, eta bihar sailkatzeko estropada izango dute jokoan. Beste zazpi aurkariak hauek dira: Astillero eta Trasmiera (Kantabria), Chapela, Samertolameu, Mar de Bueu, Cabo da Cruz eta A Cabana (Galizia), eta San Juan eta Lutxana (Euskal Herria). 17:00etan daukate bihar, eta lau azkarrenek jokatuko dute etziko finala, 17:00etan hori ere.

Trainerillak, bihar Zarautzen, eta etzi Pasai Donibanen

Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Zarautzen da biharkoa, 16:30ean, eta Pasai Donibanen etzikoa, 10:30ean. Hantxe izango da Zumaia, gizonezkoen eta emakumezkoen ontziekin: seniorrak eta jubenilak izango dira aurrenekoen kasuan, eta seniorrak bigarrengoen baitan.mutriku-16-04-11-031.jpg Zumaiako bi trainerilla Mutrikuko estropadan, duela hamabost egun. KLAUSSER