Bazkide egiteko aukera, opariak…

Etzi, larunbatean, Zumaiako Arraun Elkartea kalera aterako da. Erribera kalean egongo da, 18:00etatik aurrera. Bazkide egiteko aukera izango du arraun zaleak eta Telmo Deun zaleak. Aurten, berrikuntza hau izango da: 15 urtetik beherako haurrak bazkide egiten badira, urteko kuota 15 eurokoa izango dute. Hori gutxi ez, eta bi opari jasoko dituzte: arraun elkarteko lepoko eta bixera gorria; bietan Aupa Zumaia jartzen du.

Bazkide direnentzat, opari emango dituzte lepokoa eta bixera. Txartela aurkeztu beharko dute. Bazkide ez direnek lepokoa eta bixera erosteko aukera edukiko dute, eta baita kamixeta ere. Hauek dira prezioak: lepokoak 3 euro balio du; bixerak 5; eta kamixetak 10. Lotean erosten badira, beherapenak egongo dira: lepokoa eta bixera erosten dituenak 7 euro ordaindu beharko ditu; eta hiru produktuak erosten dituenak 15 euro ordainduta eramango ditu.

2 Responses to “Bazkide egiteko aukera, opariak…”


  1. 1 Galderak 2011(e)ko Uztailak 15 at 10:22

    Eta larunbatean bakarrik egongo dira?
    Lokalean hartzeko aukera egongo da?
    Beste dendaren batean egongo dira salgai?

  2. 2 kudeatzailea 2011(e)ko Uztailak 15 at 15:44

    Hurrengo larunbatean ere egongo da aukera, eta bestela, klubaren egoitzan hartu daitezke.


Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>