Ikusgarria

Zumaia Altuna Uriak estropada bikaina egin du gaur Astilleron, San Miguel ligako bigarren jardunaldian. Zazpigarrena izan da erlojuaren aurka. Atzoko sei puntuei beste horrenbeste gehitu dizkie sailkapen nagusian, eta  zazpigarrena da ligan.

Azken sailkatuari (Zierbena), 10 ateratzen dizkio, eta azken-aurrekoari (Portugalete) 8.

Estropada ikusgarria egin dute Xanti Zabaletaren arraunlariek. Bigarren txandan joan dira, Astillero, San Pedro eta Urdaibai txandakide zituztela. Hirugarren denbora onena egin dute, Urdaibai (10 segundo hobea) eta San Pedroren atzetik (7 segundo hobea); Astillerori 16 atera dizkio Telmo Deunek.

Bandera Kaikuk irabazi du, San Juanen eta Urdaibairen aurretik eginda.

Datorren asteburuko estropadak hauek dira: larunbatean, Portugaleten, eta igandean, Zarautzen.

0 Responses to “Ikusgarria”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>




Babesleak




Laguntzaileak

Iruzkin berriak

 

2012(e)ko Uztaila
A A A O O L I
« Eka   Abu »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031