Zumaia Altuna Uriak estropada ona, baina sari txikia

Bederatzigarren sailkatu da Pasai San Pedrok antolatu duen estropadan, San Miguel ligako zortzigarren jardunaldian.

Berezia zen eremua, motza, eta bost ziabogatara. Ez zen, itxuraz, zumaiarren aldeko lekua, baina egundoko lana egin dute Xanti Zabaletaren arraunlariek. Lehen txandan, Pedreña, Portugalete eta Zumaia segundo pasatxoan sartu dira, eta hirugarren bukatu dute zumaiarrek. Lan onari ezin emaitza hobea jarri.

Sailkapen nagusian, azken-aurreko segitzen du, jaitsierako kanporaketako lekuan, eta 6 puntura du hurrengoa, Portugalete.

Bandera Hondarribiak irabazi du, eta ligako lider segitzen du.

Gaurko denborak.

Ligako sailkapena.

0 Responses to “Zumaia Altuna Uriak estropada ona, baina sari txikia”



  1. Leave a Comment

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>