Landare hau, garai batean Zumaian bazegoen arren, azkeneko urteetan galdutzat jo izan da. Baina, Jabier Elorzak botanikazaleak berriro aurkitu du pasa den astean eta oso berri ona dela uste dugu. Izan ere, landare honen agertzeak Zumaiako duna ez dagoela hilik adierazten baitu.Segur asko, itsasoak ekarri du hazia eta honek, toki egokia topatu ondoren, sustraiak bota eta indarrez atera da. Orain arte Gipuzkoako kokapen bakarra Zarauzko dunetan zen. Lotsagarria bada ere, hain urria den landare hau ez dago oraindik babestuta eta hainbat mehatxu jasaten ditu:
- Udan hondartzak garbitzeko erabiltzen den makinaria astuna dela eta, landareak ezin dira irten.
- Jendearen masifikazioak ere kalte ugari egiten du: molestatzen duten landareak kentzen, zuloak egiten, kanpin-dendak jartzen, barbakoak pizten edo zakurrak jolasean,…
Altxor handia dugu Santiago aldean eta behar bezala zainduko bagenu, oraindik eta aberatsagoa izango zen, zalantzarik gabe.
