Askotan eredutzat hartzen dugun Europa horretan debekatuta baldin badaude ere, duela gutxi irekitako bariantean zarata murrizteko pantaila gardenak jarri zituen Foru Aldundiak. Hain urrutira joan gabe ere, Espainiako Gobernuak egiten dituen karretera eta trenbideetan, badira 10 urte ez direla erabiltzen eta Ingurumen Eraginaren Gaineko azterketetan askotan zuzentzen den akatsa dela. Baina, dirudienez, hemen ez gara enteratzen.
Beheko argazkiak ikusita garbi dago zer dela eta ez dira erabiltzen,… eta hauek aste honetako argazkiak besterik ez dira. Izan ere, hilabete batzuk badira, arazoa antzeman eta udaletxera jo genuela. Erantzuna bistan dago.
Irudien artean EAE-an espezie kalteberen katalogoan dagoen martin arrantzalea ere ikus daiteke. Arriskuan egotea ez da harritzekoa, hegazti hauen babesteko neurriak hartu behar dituenak, tranpa hilgarriak jartzen badizkio.


