Posted by zumaiakonaturtaldea under
Berriak Leave a Comment
Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoako hareatza eta paduretako flora eta landaredia ezagutzeko natur-irteerak aurkeztu ditu. Besteak beste, Zumaiako Santioko hondartza bisitatuko dute, urriak 17an (larunbata)
Hemen informazio gehiago duzue: natur_irteerak.pdf
Posted by zumaiakonaturtaldea under
Berriak 1 Comment
Ohitura galdu gabe, aurten ere arrano arrantzaleen bisita izan dugu Bedua aldera. Eta gutxienez bi ale izan direla esan daiteke, horrelako batek eraztuna baitzeukan ezkerreko hankan.
Pazientzia izugarria duten herriko behatzaileek hegaztiari argazkiak atera eta zirgilo zuri-beltz horri ezker, bisitaria duela hiru urte Alemanian jaio zela ziurtatu dute. Baita beste bi anai-arreba bazituela ere.
Dirudienez, Alemaniako ipar-ekialdean dagoen Mecklenburg-Vorpommern Land-ean jarri zioten eraztuna, Kützerhof izeneko herrian, goi-tentsioko dorre batean kokatuta zegoen habi batean, hain zuzen ere.
HEGAN ornitologia-zaleen forotik hartu dugu berria eta argazki bat ikusteko aukera baduzue hemen: http://groups.yahoo.com/group/Hegan/message/10535