Iruzkinekin batera irudiak ezin dira bidali beraz, hona hemen Talaimendik egindako galderari erantzuteko Amonitek bidali dizkigun azalpenak (zabaltzeko, sakatu irudia):
”Talaimendi-ri: Itsasertzaren Legeak ezarri zuen zonifikazioaren irudiaz baliatuko naiz nire kezkak azaltzeko:
Irudian erreparatuz gero, nik planteatzen nuena ulertzeko bi muga dira garrantzitsuak. Izan ere, Biotopoaren auzian Estatuak erreklamatzen duena “BMVE” (ezagutzen den itsasbeheraren muga baxuena) izeneko marratik itsas aldera dagoen eremua bada, egun erreserbetan dauden marearteko plataformak oraindik ere babestuta jarraituko lukete.
“Limite interior de la ribera del mar” izeneko marra baldin bada, berriz, marearteko guneek babesa galduko dute.”