Haizearen egoera

Eguraldia

Asteazkena 8 eguraldia Min: 10ºC
Max: 18ºC
Osteguna 9 eguraldia Min: 9ºC
Max: 21ºC
Ostirala 10 eguraldia Min: 11ºC
Max: 25ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Itsasoa

Marea behera 11:16
(0,30m)
23:39
(0,28 m)
Marea gora 5:13
(4,37m)
17:32
(4,28 m)
Ilargia 6:45 22:15
Ilargiaren fasea 0
Eguzkia 6:55 21:17

»» Ikusi urte osoko mareak

Itzurungo hondartza

Udalerria: Zumaia
Luzera: 300 metro

Euskal kostaldean mendebalderantz begira dagoen hondartza bakarrenetakoa da –Bizkaiko kostaldea ikus daiteke, Matxitxakoraino–, eta horri esker uda partean ilunabar ikusgarriez gozatzeko leku aparta da. Eskuinaldean, Itzuruntxiki izeneko harrizko kala du, eta ezkerraldean, Algorriko muturreko itsaslabarrak.

Hondartzaren ezkerreko aldeari Santelmopea deitzen zaio, gainean San Telmoren omenezko baseliza dagoelako, itsaslabarraren amildegian zintzilik. Itzurungo hondartzako ura oso estimatua da, Europan iodo gehien duenetako bat delako.

Surflariek ere oso gogoko dute, itsasoa bere indar guztiarekin sartzen delako. Bodyboard egiteko da bereziki egokia. Paisaiari erreparatuz gero, Kantauri itsasoko hondartzarik ederrenetakoa da. Zerbitzuei dagokienez, udan behar diren guztiak ditu.