Zumaiako San Jose komentua dantza, musika eta antzerki jarduerak bilduko dituen kulturgune bihurtzeko lanak abian dira dagoeneko. Orain bi aste sartu eta muntatu zuten lan hauetarako erabiliko duten garabi handia. Horretarako, San Jose kalera eta Bonifacio Etxegaraiko aldapara eramaten duen horma eraitsi behar izan dute. Modu horretara, agerian geratu da orain arte estalita zegoen komentuko eraikinaren atzealdea.