Gurasoak heziketa prozesuan inplikatu eta horretarako baliabideak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi sorta antolatu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza eta Gazteria Sailak elkarlanean. Hilero gai bat izaten dute hizketagai, eta martxokoan, familia barruko komunikazioaz ariko da Leyre Cano. Datorren asteartean izango da, hilak 19, 18:00etan Oxford aretoan.
Hitzaldira bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute igandea baino lehen, brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita.